(lehenengo asteburua)
Ostirala, maiatzak 2217:00 Apar Jai handia Las Carrerasko pilotalekuko zelaietan, txikienentzat.
19:00-22:00 "Eroetxe" taldearen
txarangak alaituko ditu herriko kaleak.
19:30 Jaien hasieran
txorizo eta
odoloste-janaz gozatu ahalko duzu, Las Carrerasko Futbol 7 taldeak antolatuta.
20:00 Haritzalde plazan
Otxote Muñatonesek, 50. urteurrena dela eta,
pregoia irakurriko du. Jarraian,
txupinazoa Haritzalde plazan.
Koadrilarik animatuenak 300€ jasoko ditu, eta arroparik edo mozorrorik originalena duen koadrilak beste 300€ jasoko ditu.
23:30 Kontzertua "
Sexty Sexers" taldearen eskutik eta dantzaldia "Laiotz" taldearekin Haritzalde plazan, energia guztiak agortu arte.
23:30 Txitxarrillo dantzaldi alaia, "Dantza Alai" taldearekin, San Lorenzo auzoan.
Larunbata, maiatzak 23
11:00 Txistularien kalejira. Altxa gaitezen, beste jai egun bat datorkigu eta!
12:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea puzgarriekin (balea, txalupak, Sampa arraina, Oceanic-a, txalupa mugigarria). Hori guztia, Haritzalde plazan. Egun osoa izango duzu saltoka ibiltzeko!
16:30 VI.Tiragoma Txapelketa Haritzalde plazan, Enkarterri Tiragomas elkartearen eskutik.
18:00 Batuka dantzak aritzalde plazan. Metodo horrek gimnasiaren alderik onena, Brasilgo Capoeira, Txinako Kunf Fua, Kick Boxinga eta Tai Chia nahasten ditu, eta dantza ugari eta hainbat musika-estilo eskaintzen ditu.
19:00-22:00 Sugarri taldearekin arratsaldean oso ondo pasatuko dugu.
19:30 "La Loteria" antzezlana, Jesus Maria Garcia Cuestak egokitua. Antolatzailea: Las Carrerasko Emakumeen Kultura Elkartea, Askartza Isusi ikastetxeko gimnasioan.
24:00 "Esmeralda" orkestraren dantzaldia, Haritzalde plazan, gaueko ordu txikietara arte.
Igandea, maiatzak 24
10:00 Ingurumenaren aldeko V. Argazki Rallya, aurten kamera digitalak ere erabili ahal izango dira.
10:00 Sendabelarretan joateko irteera. Fernando Castro adituak lagunduta, udalerritik egingo dugun ibilbidean aurkituko ditugun sendabelarren ezaugarriak bereizten eta ezagutzen ikasiko dugu.
11:00 Kalejira,
Muskizko Jarraitzen dugu txistu taldearekin, eguna behar bezala hasteko.
11:00-14:00 Plastikozko eskumuturrekoak, zeramika eta aire-errotak egiteko tailer dibertigarriak, haurrek ikasiz goza dezaten, Haritzalde plazan.
13:00 Herri Kirola, Haritzalde plazan.
18:00 Idi-probak; bertan, bi talde lehiatuko dira (bata, Meatzaldekoa eta, bestea, Sondikakoa). Haritzalde plazan.
19:00-21:00 Raspu taldearen emanaldia karaoke alaitsuarekin, Haritzalde plazan.