Hori dela eta, urteurrena gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Antzerkia, bakarrizketak, kontzertuak, aurre estreinaldiak… baduzu non aukeratu. Udagoieneko Osterak zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da urriaren 30etik abenduaren 26ra bitartean: Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Areeta (Getxo), Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzin.
Udazkenero Udagoieneko Ostera hasten da, kulturaren presentzia anitzaren aldeko apustua. Zatoz gurekin kulturaz gozatzera!
Jokoak, ikuskizunak, bazkaria, harrizulatzaileak... Ez galdu euskal burdina usaintzeko aukera paregabe hau eta hurbil zaitez meatzaldeko herri honetara!
Beste urte batez, Ortuellako Euskal Jaiak ospatzeko prest gaude.
Urriaren 1etik 4ra izango dira, hurbildu, goxatu, ondo pasatu EUSKARAZ!!!
Egitaraua
URRIAREN 1a, osteguna
11:30ean: BHI-IES ORTUELLAN XIBA TAILERRA eta SAN FELIX ikastetxeko eta institutuko IKASLEEN ARTEKO LEHIAKETA. (DBH 1-2koak)
20:00etan:Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberen “Internet-kafe” ikuskizuna Gorbea aretoan. DOAN.
URRIAREN 2a, ostiralaUMEEN EGUNA 09:00ETAN: DENOK BASERRITAR JANTZITA IKASTETXEETARA
09:30EAN: MARRAZKI ETA MEZU/KANTU TAILERRA GELETAN
11:00ETAN: UMEEN ELKARRETARATZEA PARKEAN/FRONTOIAN ETA MURAL ERRALDOIA OSATU, MEZUAK ZABALDU eta KANTA ABE
12:00ETAN: XILIPURDI taldearen “GAUR JAIA” HAUR-DANTZALDIA OTXARTAGA PARKEAN/FRONTOIAN (Eguraldi txarra eginez gero)
17:30EAN: Umeentzako BETIKO JOLASAK, ESKU LAN TAILERRAK ETA GAZTELU PUZGARRIA. Otxartaga Parkean.
19:00etan: OPEN BIZKAIA txapelketaren barnean, BINAKAKO PILOTA PARTIDAK UDAL PILOTALEKUAN.
21:00ETAN: TURRUTARRA FANFARREA Udaletxeko plazatik abiatuta.
23:30EAN: ERROMERIA “BESTE BAT” taldearekin Udaletxeko Plazan
URRIAREN 3a, larunbata 10:00etan BIZIKLETA ITZULIrako IZEN-EMATEA, Udaletxeko Plazako eskenatokian.
11:00etan: TXIRRINDULARITZA MARTXA 0-12 urte bitarteko umeentzat Udaletxeko Plazatik abiatuta.
15:00etan:BERTSO-BAZKARIA FRONTOI TXIKIAN ANDONI EGAÑA eta UNAI ITURRIAGA bertsolariekin. IZENA EMATEKO EPEA: Euskara Zerbitzuan (946640200-40- / euskara@ortuella.biz ) 15 EURO
18:00etan KALE-ANTZERKIA umeentzat GOLOKA taldearen eskutik: “GOLOKA PARK” ikuskizuna (Europa Pasealekuan edo Otxartaga Parkean (eguraldi txarra eginez gero).
20:30ean: KARRAKA TRAKATRAN EUSKAL FANFARREA Udaletxeko Plazatik
22:00etan: EUSKARAOKEA Udaletxeko Plazan.
23:30ean:ESNE BELTZA taldearen KONTZERTUA Udaletxeko Plazan.
URRIAREN 4a, igandea: 10:30EAN: INDABA LEHIAKETAren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.
Goizean zehar Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkarteak indaba lehiaketan parte hartuko duten talde guztiei opari bana egingo die.
11:00ETAN: TXISTULARIEN KALEJIRA Udaletxeko Plazatik abiatuta.
11:00etan: UMEENTZAKO TALO TAILERRA EUSKARAZ (?) (Otxartaga parkean)
11:30EAN: ERRALDOIEN ETA GAITEROEN KALEJIRA POLUNPAK Konpartsaren eskutik, Otxartaga Parketik abiatuta.
12:00ETAN: URI-OSTE dantza taldearen emanaldia (Otxartaga Parkean)
13:15EAN: HARRIZULATZAILEEN EHko BINAKAKOEN FINALA Otxartaga parkearen eta frontoiaren arteko kalean.
14:00ETAN: Prestatutako INDABEN AURKEZPENA Frontoi txikian
15:00ETAN: INDABA JANA (Otxartaga Parkean)
17:00ETAN: INDABA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
17:30 -18:00: AUZOLANA (denok aulkiak eta bueltatzera)
18:00ETAN:TXAN magoa (Otxartaga Parkean)
19:30etan:ERDIZKA LAUETAN taldearen eskutik EUSKAL DANTZA SAIOA DENONTZAT Otxartaga parkean
Hauxe duzue Abantoko Axola euskara elkartearen blog-a. Gurea Abanton euskara bultzatu eta sustatzeko elkartea da. Bertan axolakideek idatzitako artikuluak eta gure jardueren berri topatuko duzue. axolaelkartea@hotmail.com