2009/09/27

Txontxongiloen saioko argazkiak


Aurreko ostegunean Las Karreraseko enparantzan zu eta ni elkartu ginen. Txontxongiloak ikusteko irrikan geunden, txintxo-txintxo zoruan eseri eta gurasoek traba egiten ez zigutela saioa noiz hasiko zain...

Itsasontzi bat agertu zen bat-batean han urrunean, Euskal Herriko itsasoan, urdina bezain berdean.

Orduan bai, orduan olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaian murgiltzeko prest geunden...

eta... gainontzekoa ez dizuet hemen kontatuko, hurbildu ostiralean arratsaldeko 19:00etan Abanto Euskaltegira eta han jarraituko dugu solasean!!!

2009/09/24

Trapagarango Gazteguna'09

"Gure herriko lanak haundi dire" baina aukera berriak badira, guraso euskaldunak biltzeko, jai herrikoien alde ekiteko edo gazteen arteko sareak eraikitzeko. Gaztetxea badugu 9 urtez lanean, gazte belaunaldi berriak lotzen eta ametsez loratzen eta "gogoko tokian aldaparik ez". Gogorrak dira mugaldeak, baina guztia dugu eraikitzeko, sortzeko eta berrasmatzeko. Gainontzeko euskaldunekin eta gure herrira atzerritik heltzen ari direnekin geure nortasun berria eraikitzeko. Trapagaran berria posible da! Beste mundu bat posible da! Gure esku dago. Has dezagun bidea.
ELKARREKIN AURRERA!!!
Irailaren 26an
PIZTU GAZTE HERRIA,
GAZTEOK PIZTU TRAPAGARAN!

2009/09/16

Umeentzako ekitaldia

EUSKAL HERRIKO ITSASOA Olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaia

Lana: EUSKAL HERRIKO ITSASOA
Noiz: Irailaren 24an, 18:00etan
Non: Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian)

2009/09/07

... garena ikasteko

Meatzaldeko AEK
* Euskalduntze maila guztiak
* 1., 2., eta 3. mailako titulu ofizialak
* EGA/3. maila astean bi egunetan eta larunbatetan
* Guraso eta mintza taldeak
* Autoikaskuntza
* Berbalagun jarduera praktikoa
BEKA-SISTEMAK ESKURAGARRI eta TITULUA GAINDITUZ GERO, DIRULAGUNTZA
Eman izena!!! Eman euskaraz!!!