2013/09/29

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Urriaren 1etik 18ra bitartean diru-laguntza eskatu ahal izango duzu Abanto-Zierbenako udaletxean 2012-2013 ikasturtean euskara ikasi baduzu. Oinarriak lotura honen bidez kontsultatu ahal izango dituzu, aurkeztu behar duzun dokumentazioa eta beka eskatzeko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ezagutzeko.
Aníma zaitez eta jarraitu euskara ikasten!

2013/09/18

TopaEguna 2013: emaiozu baLOREA!

Irailaren 28an TopaEguna egingo da Soraluzen. Dakizuen moduan egun garrantzitsua izango da euskara elkarteen edo euskaltzaleon mugimenduan; batetik, Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea osatzen dugun herriz herriko elkarte eta euskalzaleok elkartuko garelako, eta bestetik, gizartearen aurrean geure burua modu bateratuan agertuko dugulako.

Eskatzen den gauza bakarra da BALOREA ematea euskara elkarteetako langile eta militanteon eguna izango den horri, eta zuen parte hartzeari. Topa egin dezagun elkarrekin euskalduntasunagatik! gure herriagatik! gure hizkuntzagatik! eta gugatik!

2013/09/16

Irakurzale Kluba: Intemperies (babes bila)


Irailaren 17an, Lourdes Oñederraren azken eleberria, Intemperies (babes bila), izango dute mintzagai Meatzaldeko Irakurzale Klubekoek.

Hitzordua Las Karreraseko Haritzalde aretoan izango da, 19:30ean.

2013/09/03

Ikasi euskara, euskara praktikoa!


 
MATRIKULA ZAITEZ EUSKALTEGIAN!
IKASI EUSKARA!
EUSKARA PRAKTIKOA!