2012/12/23
2012/12/13
Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012
2012ko OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA
1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde
batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu
honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm.
baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina egiteko lehengaia librea
izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4) Olentzaro
panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) aurkeztu behar
dira abenduaren 17an baino lehen.
5) Lehiaketan saritzen diren obrak
antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 7an baino lehen
jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko dute zer egin beraiekin.
6) Arloak: Lehiaketa bi arlotan banatuta
egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta Librea.
A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1) Arlo honetan Abantoko
ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal ikastetxeak,
Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto Euskaltegia – AEK)
ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau hiru ataletan banatuta
egongo da:
1. atala
– Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanak.
2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika (11) urte bitarteko
ikasleenak
3. atala
– Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanak.
3) Ikastetxeek
soilik aurkez dezakete bina Olentzero ataleko.
4) Laguntza
- Panpinak egiteko, ikastetxe bakoitzak 110 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal
bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 160 euroko bonoa
2.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 80 euroko bonoa
B - LEHIAKETA LIBREA
1) Lan guztiak sartzen dira arlo
honetan, ikastetxeetakoak, baita gainontzekoak ere
2) Arlo honek honako sari
hauek izango ditu:
1.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 250 euroko bonoa
2.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo bateko eta besteko sariak ez
dira metagarriak
4) Epaimahaia Beatriz Artaza margolariak,
Udaleko ordezkari batek eta Axola Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko
dute.
5) Sariren bat esleitu gabe gera
daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari banaketa abenduaren 21ean, ostirala,
arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal
izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.
Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea
2012/12/11
Irakurzale Kluba: Miren Agur Meabe
Gaurko, abenduaren 12rako, ekitaldi berri bat antolatu dute Meatzaldeko Irakurzale Klubekoek. Oraingo
honetan, Miren Agur Meabe izango dugu eskualdean Zazpi orduak liburuari
buruz hitz egiteko. Atsegin handiz irakurtzen diren ipuinez osotutako
liburu honen sinopsia ondorengoa da:
"Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan"
Lekua: Haritzalde aretoan, Las Karrerasen.
Data eta ordua: Abenduaren 12an, 19:30ean
"Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan"
Lekua: Haritzalde aretoan, Las Karrerasen.
Data eta ordua: Abenduaren 12an, 19:30ean
A
2012/12/05
Durangoko azoka 2013
Abenduaren 6tik 9ra Durangoko Euskal liburu eta disko azoka!
Kontsumitu kultura, kontsumitu euskaraz!
2012/12/03
365 egun
2012/11/28
2012/11/09
"Maite ditugulako" dokumentala
Nafarroako
eremu ez-euskalduna deiturikoan, haur eta gaztetxoek euskaraz ikas
dezaten egunero bidaia luzeak egin behar izaten dituzte.
Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala aurkeztu du.
Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala aurkeztu du.
Duintasun bideak
2012/10/19
Koldo Izagirre Las Karrerasen
Urriaren 30erako Meatzalde irakurzale klubak eta Axola euskara elkarteak Koldo
Izagirreren hitzaldi bat antolatu dute. Hitzaldi honetan idazlea
euskarak aurrera egiteko dauzkan arazoetaz arituko da, Autopsiarako
Frogak liburuan egin zuen bezala.
Guztion intereseko gaia, beraz, esku artean duguna.
Guztion intereseko gaia, beraz, esku artean duguna.
Ekitaldia Las Karreraseko Haritzalde aretoan 19:30ean izango da.
Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba eta Axola Euskara Elkartea.
2012/10/08
Euskara ikastaroak diruz lagunduko dira
2012/10/07
2012/10/05
2012/09/06
Axola aldizkaria 2012ko uztaila
Udan etxean izan zenuten Periko Solabarriari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera. Trianoko Unibertsitateko Katedradunak esan zuena gogoratu nahi? Horixe eta beste zenbait kontu, jakina... Partekatu Abanto Euskara Elkartearen aldizkaria!!
2012/07/09
2012/07/02
Mendebala 2012
Noiz: uztailaren 6an eta 7an.
Non: Sopuertan.
Zer: musika ona, artisautza azoka, akanpatzeko lekua...
2012/06/27
2012/06/18
2012/06/11
2012/06/04
Izkribu lehiaketa: sari banaketa
Noiz: ekainaren 6an, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Non: Ortuellako Kultur Etxean (OKEn)
Ordua: 19:00etan
Non: Ortuellako Kultur Etxean (OKEn)
Antzerki dibertigarria eta opari erakargarriak egongo dira!
Animatu eta etorri!
2012/05/21
Las Karreraseko jaiak 2012
2012/05/18
2012/05/15
Irakurzale Kluba: Erhal dokumentala
Eguna: maiatzaren 16an
Ordua:
19:30ean
Lekua:
Haritzaldeko udal aretoan (Las Karreras)
SINOPSIA:
Mubarak erorialdia eta Egiptoko iraultza 2011ko
urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute
eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako
gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte.
Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia
astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore
iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika.
2012/05/07
Herri Urrats 2012
Igandean, maiatzaren 13an, Senperen hitzordua dugu. Aurten ere Iparraldeko ikastolen aldeko jaira joateko autobusa egongo da eskualdetik. Informazio gehiago hemen.
2012/04/30
2012/04/27
Irteera: Goizueta eta Artikutza
Asteburu honetan motxila hartu eta Euskal Herriko txoko batzuk ezagutzera joango gara: Goizueta herri polita ikusi eta Artikutzan ibiliko gara. Oraingoan eguraldia lagun izango al dugu!!
2012/04/26
2012/04/22
2012/04/20
2012/04/02
Egin zaitez axolakide!
Abanto-Zierbena zein Meatzalden euskara bultzatu nahi baduzu, aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEko bazkidea eginez. Urtean 10 euroko harpidetza da eta gure aldizkaritxoa doan jasotzeaz gain, ekintza askotan ere deskontuak izango dituzu!
Deitu telefonoz (94 6369447) edota bidali e-posta gure helbidera: axolaelkartea@hotmail.com
GEUK ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!
EGIN ZAITEZ BAZKIDE! EGIN ZAITEZ AXOLAKIDE!!
EGIN ZAITEZ BAZKIDE! EGIN ZAITEZ AXOLAKIDE!!
2012/03/30
2012/03/13
2012/03/07
Rith 2012
Gaelikoaren aldeko lasterketaren bigarren edizioa.
RITHa Korrikaren Irlandako ahizpa da. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-etik martxoaren 8an abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en bukatuko da martxoaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasatzen duten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala.
Gaelikoa ere egoera larrian dago. Munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntza izan zuten.
EUSKAL HERRIAN ERE, GAELIKOAREN ALDE!!!
2012/02/22
Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Noiz: Otsailaren 29an, asteazkena
Ordua: 19:30ean
Non: Las Karreraseko Haritzalde udal aretoan
Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Ordua: 19:30ean
Non: Las Karreraseko Haritzalde udal aretoan
Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba
2012/02/17
Berbalagun behar duzu? Berbalagunek behar zaitu!
Meatzaldean euskaraz bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erdara da nagusi, euskara ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan mintzatzeko. Baina 2008tik Meatzaldeko Berbalagunetik, beste hainbat eragileekin batera, euskarazko harreman sareak sortzen eta ikasten dabilenari, zein euskaldun orori, praktikatzeko aukera berriak ematen saiatu gara. Eta urteak aurrera doazen heinean, lortzen ari gara.
Honen seinale eta indar-gunea berbataldeak dira. Momentu honetan Meatzaldean (Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran) 25 berbatalde daude eta hauetan 140 pertsona inguru parte hartzen dute.
Zeuk ere BERBALAGUNen parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan dinamizatzaileekin!!
Honen seinale eta indar-gunea berbataldeak dira. Momentu honetan Meatzaldean (Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran) 25 berbatalde daude eta hauetan 140 pertsona inguru parte hartzen dute.
Zeuk ere BERBALAGUNen parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan dinamizatzaileekin!!
2012/02/02
2012/01/31
2012/01/22
Aldizkaria: 22. alea
2011ko Axola aldizkariko azken alea duzue hau, abenduko alea, 22. alea. Bertan hainbat artikulu interesgarri irakurgai izango dituzue: Jessica Rodriguez triatla txapeldunari egindako elkarrizketa, Alzheimerrari buruzko jakingarriak, Meatzaldeko AEK euskaltegietako ikasleen emaitza paregabei buruzkoa, Juan Putxetako ipuinaren amaiera, Euskararen historia beltza, disko eta liburuen kritikak eta nola ez... nola daude gure erromatarrak burutik jota ez bada? Tira, esandakoa: artikuluak, elkarrizketak, kritikak... eta nola ez, denak EUSKARAZ!
2012/01/16
Txillardegi, muxu bat
2012/01/02
Olentzero Ttipi Lehiaketako irabazleak
2011n ere Olentzero polit-politak aurkeztu dituzue! Irabazleak zeintzuk izan diren ikusi nahi baduzue egin klik hemen!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)