2014/12/19

OLENTZERO EGUNA

BADATOR... BADATOR...

*18:00etan: Trinitate plazan elkartuko gara.
*18:15etan: Olentzeroarekin kalejira herri osoan zehar.
*19:15etan Dantzalditxoa Gabon Suaren inguruan, Enarak dantza taldearen eskutik.
*Bukatutakoan umeentzako ikuskizuna eta oparien banaketa!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Antolatzaileak: AXOLA euskara elkartea, Abantoko AEK eta ENARAK dantza taldea.
Babesleak: Abanto-Zierbenako Udala, BFA eta Eusko Jaurlaritza.



2014/12/17


OLENTZERO TTIPI LEHIAKETA: SARI BANAKETA
Noiz: Abenduaren 18an.
Zer ordutan: 17:00etan.
Non: AEK ko euskaltegian Gallartan.

2014/10/27

ABANTON EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!



EUSKARAZ BIZI NAHI DUT herri lasterketak ekimenaren barruan, hurrengo igandean ibilbide polit bat egingo dugu. Helmuga San Pedron izango da. Bertan indarra berreskuratzeko txorizogiak banatuko dira eta umeek herri kirolak egiteko aukera izango dute. Anima zaitezte eta etorri!!

2014/04/29



MEATZALDEKO IDAZKI LABURREN LEHIAKETA


ARAUDIA

 


2014/04/15

MILA ESKER!!


            ZUOI ESKER ABANTON EUSKARA MARTXAN!!

2014/04/10

Bizi-martxa 2014

Noiz: Apirilaren 13an, igandea.
Ibilbidea: Gallarta(institutu parean)- Sanfuentes- Castaños-Gallarta.
Ordua: 12etan institutuan.

Kontseiluko kamiseta opari!


Antolatzailea: AEK
Babesleak: Axola Kultur Elkartea- Abanto-Zierbena udala-BFA- Eusko Jaurlaritza

2014/04/03

Izan zaitez bazkide!!!

Abanto mailan euskara bultzatu nahi baduzu, aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEko bazkidea eginez. Horretarako deitu telefonoz (94 636 94 47) edo posta elektronikoaren bitartez (axolaelkartea@hotmail.com) bidali zure datuak. 
ANIMA ZAITEZ!
Urteko bazkidetza-kuota 10 euro baino ez dira, eta aldizkariak eta bestelako eskaintzak jasoko dituzu.

2014/03/24

Bertso-afari musikatua

Noiz: martxoaren 28an, ostirala
Non: Las Karreraseko Angulo tabernan
Prezioa: 20 euro.

Animatu eta eman izena: 94 636 94 47 edota axolaelkartea@hotmail.com

2014/02/11

Badu, bada erakusketa


Erakusketa hau hizkuntzen arteko elkarbizitzari buruzko eztabaida eta hausnarketarako gunea da, mundu kultural eta linguistikoki anitzago baterako ekarpen gisa. ‘Euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik', idatzi zuen Koldo Mitxelenak. Misterio hori da erakusketa honen ardatza. Euskara kasu praktiko gisa aztertzean, eleaniztasunari eta komunitate bereko hizkuntzen arteko biziraupenari buruzko zalantza handiak planteatzen dira.
Badu, Bada erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak, sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko elkarbizitza...
Badu, Bada erakusketan, hitz egin, idatzi, iritzia eman, kritikatu... daiteke. Argazkiak egin, eta bideoak grabatu, bidali eta partekatu daitezke. Erakusketa hau publikoaren ekarpenekin aberasten da.
Erakusketa hamar ataletan egituratzen da, Jarduera Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. Bertan, hizkuntzen intonazio eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta hizkuntzek munduan duten banaketa ikasi ahal izango da.
Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta iritziak publiko egiten ere.
Erakusketa otsailaren 21etik apirilaren 30eta arte egongo da Bilboko Alhondigan.

2014/02/05

kultur txangoa

Izena emateko azken eguna otsailaren 6a, osteguna, izango da. Beraz, animatu eta deitu!

2014/02/03

Agate deuna

Lurra esnatzeko ordua da!!
Hartu makila, lotu zapia lepoan eta denok abestera!!

18:00etan irteera Trinitate enparantzatik.
20:30ean Haritzalden, txokolatea eta pintxoak.

Antolatzaileak: Enarak dantza taldea eta Abanto AEK

2014/01/12

Izan zaitez Berbalagun!!

Martxan da Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Dagoeneko 150 lagun inguru dira talde hauetan parte hartzen dutenak.
Izena eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan duzue aukera:

MEATZALDEKO BERBALAGUN:
meatzaldea@aek.org
tlf: 607678075

ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 946369447
Euskara Zerbitzua: 946362000