2011/04/15

Meatzaldean ere KORRIKA nahi dugu!

Korrika 17 bidean da!

Pausoz pauso euskararen alde, urratsez urrats meatzalde euskaldun baten alde. Maitatu, ikasi, ari... denok gara EUSKALAKARI! Abanton eguerdiko 13:04an izango dugu lekukoa jaso eta oihu egiteko aukera: Ttipi-ttapa ko-rri-ka!! Jantzi petoa, zapata erosoak, mingain berbatia eta atera kalera!

2011/04/13

Bizi euskaraz!















Aurten ere hamaika lagun bildu, bizikleta hartu eta euskararen alde urratsak egin genituen aurrera!

2011/04/08

Bizikleta-martxa


HARTU ZURE TXIRRINGA ETA ETORRI GUREKIN!!


Noiz: apirilaren 10ean, igandea
Ordua: 12:00etan
Ibilbidea: Dolores Ibarruri institutua – San Fuentes – Los Castaños – Gallarta.
Oparia: Elastikoa

Euskararen alde: AEK, Korrika 17, Axola Euskara Elkartea eta Abanto-Zierbenako udala

Bertso afaria

Fredi Paia eta Sustrai Colina bertsotan arituko dira hurrengo apirilaren 15ean, ostirala. Bai, bai, hurrengo ostiralean! Izan ere, Korrika Abanto-Zierbenatik pasatuko dela ospatu beharra dago, ezta? Ez al da, ba, plan ona bertso-afaria?
















Gai-jartzailea: Jon Barrokal
Noiz: apirilaren 15ean, ostirala
Poteoa: 20:00etan Eusko Gudariak plazatik hasita
Afaria: 21:45ean Argia jatetxean (Gallarta)
Prezioa: 18 euro (izen-ematearekin batera 5€)

Informazioa: 94 636 94 47 / axolaelkartea@hotmail.com

2011/04/06

Korrika 17


Gaur da, gaur da eguna, euskalakari!

Korrika 17 gaur abiatuko da Trebiñutik eta 11 egunez Euskal Herrian zehar ibiliko da euskararen alde: ikasi, maitatu, ari... EUSKALAKARI!!


Meatzaldean apirilaren 15ean, ostirala, izango dugu. Hamaika ekintza antolatu dira: aurkezpenak, antzerkiak, poteoak, dantza-plazak... Beraz, animatu; izan ere, euskararekin batera, badator KORRIKA!!