2012/12/13

Olentzaro Ttipi Lehiaketa 2012


2012ko OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA  

1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4) Olentzaro panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) aurkeztu behar dira  abenduaren 17an baino lehen.
5) Lehiaketan saritzen diren obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 7an baino lehen jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko dute zer egin beraiekin.
6) Arloak: Lehiaketa bi arlotan banatuta egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta Librea.  

A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1) Arlo honetan Abantoko ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal ikastetxeak, Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto Euskaltegia – AEK) ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau hiru ataletan banatuta egongo da:
            1. atala – Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanak.
            2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika (11) urte bitarteko ikasleenak
            3.  atala – Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanak.
      3) Ikastetxeek soilik aurkez dezakete bina Olentzero ataleko.
      4) Laguntza - Panpinak egiteko, ikastetxe bakoitzak 110 euroko laguntza jasoko du.
      5) Atal bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
            1. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 160 euroko bonoa
            2. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 80 euroko bonoa

B  - LEHIAKETA LIBREA
1) Lan guztiak sartzen dira arlo honetan, ikastetxeetakoak, baita  gainontzekoak  ere
2) Arlo honek honako sari hauek izango ditu:
            1. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 250 euroko bonoa
            2. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo bateko eta besteko sariak ez dira metagarriak
4) Epaimahaia Beatriz Artaza margolariak, Udaleko ordezkari batek eta Axola Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute.
5)  Sariren bat esleitu gabe gera daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari banaketa abenduaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.

Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea

2012/12/11

Irakurzale Kluba: Miren Agur Meabe


Gaurko, abenduaren 12rako, ekitaldi berri bat antolatu dute Meatzaldeko Irakurzale Klubekoek. Oraingo honetan, Miren Agur Meabe izango dugu eskualdean Zazpi orduak liburuari buruz hitz egiteko. Atsegin handiz irakurtzen diren ipuinez osotutako liburu honen sinopsia ondorengoa da:

"Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan"


Lekua: Haritzalde aretoan, Las Karrerasen.
Data eta ordua: Abenduaren 12an, 19:30ean

A

2012/12/05

Durangoko azoka 2013

Abenduaren 6tik 9ra Durangoko Euskal liburu eta disko azoka!

Kontsumitu kultura, kontsumitu euskaraz!

2012/12/03

365 egun

Segunduro, minuturo, orduro, egunero, astero, hilabetero, urtero...


euskararen eguna egiten duzuenontzat:


ZORIONAK!!!