2014/02/11

Badu, bada erakusketa


Erakusketa hau hizkuntzen arteko elkarbizitzari buruzko eztabaida eta hausnarketarako gunea da, mundu kultural eta linguistikoki anitzago baterako ekarpen gisa. ‘Euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik', idatzi zuen Koldo Mitxelenak. Misterio hori da erakusketa honen ardatza. Euskara kasu praktiko gisa aztertzean, eleaniztasunari eta komunitate bereko hizkuntzen arteko biziraupenari buruzko zalantza handiak planteatzen dira.
Badu, Bada erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak, sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko elkarbizitza...
Badu, Bada erakusketan, hitz egin, idatzi, iritzia eman, kritikatu... daiteke. Argazkiak egin, eta bideoak grabatu, bidali eta partekatu daitezke. Erakusketa hau publikoaren ekarpenekin aberasten da.
Erakusketa hamar ataletan egituratzen da, Jarduera Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. Bertan, hizkuntzen intonazio eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta hizkuntzek munduan duten banaketa ikasi ahal izango da.
Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta iritziak publiko egiten ere.
Erakusketa otsailaren 21etik apirilaren 30eta arte egongo da Bilboko Alhondigan.

2014/02/05

kultur txangoa

Izena emateko azken eguna otsailaren 6a, osteguna, izango da. Beraz, animatu eta deitu!

2014/02/03

Agate deuna

Lurra esnatzeko ordua da!!
Hartu makila, lotu zapia lepoan eta denok abestera!!

18:00etan irteera Trinitate enparantzatik.
20:30ean Haritzalden, txokolatea eta pintxoak.

Antolatzaileak: Enarak dantza taldea eta Abanto AEK