2010/12/15

Sari banaketa: Olentzaro Ttipi Lehiaketa

Noiz: Abenduaren 17an, ostirala
Ordua: 18:00etan.
Non: Abanto euskaltegian

Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.

2010/12/13

Irakurzale Kluba: Atsekabe zaitut



NOIZ: Bihar, abenduaren 14an, asteartea.

ORDUA: Arratsaldeko 19:30ean.

NON: Las Carrerasko udal aretoan.

Antolatzailea: Irakurzale Kluba

2010/12/08

Olentzaro Ttipi Lehiaketa

Arauak
1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4) Olentzero panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) eman behar dira abenduaren 11n baino lehen.
5) Lehiaketan saritzen diren obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 8a baino lehen jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko dute zer egin beraiekin.
6) ARLOAK: Lehiaketa bi arlotan banatuta egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta Librea.
A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1)
Arlo honetan Abantoko ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal ikastetxeak, Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto Euskaltegia – AEK) ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau hiru ataletan banatuta egongo da:
1. atala – Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanen artean.
2. atala – Zortzi (8) urtetik hamaika (11) urte bitarteko ikasleek
3. atala – Hamaika (11) urtetik gorako ikasleek egindako lanen artean.
3) Ikastetxeek soilik aurkez dezakete bina Olentzero ataleko.
4) Laguntza - Panpinak egiteko, ikastetxe bakoitzak 130 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 180 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 80 euroko bonoa
B - LEHIAKETA LIBREA
1) Partehartzaile guztiak sartzen dira arlo honetan, ikastetxekoak, baita ez direnak ere
2) Arlo honek honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 275 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo bateko eta besteko sariak ez dira metagarriak
4) Epaimahaia Beatriz Artaza margolariak, Udaleko ordezkari batek eta Axola Euskara Elkarteko taldeko ordezkari batek osatuko dute.
5) Sariren bat esleitu gabe gera daiteke epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari banaketa abenduaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.

2010/11/09

Urriko alea

Aurrez aurre izango ditugu Basagoiti, Axola Euskara Elkarteko bazkide, eta Tokero; munduko euskaradun birekin mintzatuko gara; XX. mende hasieran Euzkadi egunkarian agertutako berri bat aurkeztuko dugu; eta, nola ez, liburuen kritikak ere aurkituko dituzue.

AXOLA ZAIGULAKO,
IRAKURRI EUSKARAZ!

2010/10/26

Irakurzale Kluba: Loiolako hegiak


Datorren hilaren 27an, asteazkena, Loiolako hegiak liburuaz arituko dira Laskarreraseko udal aretoan, 19:30ean.
Egun horretan, Imanol Murua idazlea bertan izango da bere liburua aurkezten; eta, ondoren, berarekin nahi beste berba egiteko aukera egongo da.

2010/10/12

Nafarroa Oinez'10

NOIZ: Urriaren 17an, zapatua
NON: Atarrabian

Abanto-Zierbenatik autobusa aterako da 5 euroan! Informazio gehiago hemen

2010/09/30

XI. Sagardo Eguna

Noiz: Urriaren 2an, zapatua.

Non: Gallartan.

Zer: Kale-animazioa, bertsolariak, herri bazkaria, herri kirolak, erromeria... eta nola ez kirikoketa!!

Antolatzailea: Harrigorria Dantza Taldea

2010/09/27

Eriz Magoa

EGUNA: Irailaren 30ean, osteguna.

ORDUA: Arratsaldeko 18:30ean.
NON: Haritzalde plazan. Euria eginez gero, Las Carrerasko frontoian.


Etor zaitezte, haur zein heldu, magiaz gozatzera, magian sinestera!!!






Antolatzailea eta babeslea: Axola Euskara Elkartea



2010/09/21

Trapagarango Gazteguna'10

Irailaren 25ean, zapatua,
AURRERA BOLIE!!!
Antolatzailea: Basetxe Gaztetxea

2010/09/16

Irakurzale Kluba: Arotzaren eskuak

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena.

Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik.

Noiz: Irailaren 22an, asteazkena.
Ordua: Arratsaldeko 19:30ean.
Non: Las Karreraseko udal aretoan.

Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba

2010/07/05

Ekaineko alea

Joan den apirilaren 23an gurekin egondako Anjel Mari Peñagarikanok eta Amets Arzallusek gure galderak erantzungo dituzte; Irakurzale Kluba, zer da hori?; Anti-Coke koordinadoraren berri emango dugu; "Bartzelonako maratoia" kontakizunarekin batera bi liburu aurkeztuko zaizkigu; eta, nola ez, erromatarrak burutik daudela berriro ere frogatu!

Hau eta gehiago euskaraz irakurri nahi baduzu, egin zaitez bazkide!

2010/06/29

Euskal Herria Zuzenean



Uztailaren 2, 3 eta 4an hitzordua daukagu Heletan: kale-animazioak, bazkariak, umeentzako ekitaldiak, kontzertuak... Herri bat zuzenean!!

2010/06/14

Irakurzale Kluba: Autokarabana

Ekainaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan Autokarabana liburuari buruz aritzeko elkartuko gara.

Ez galdu euskal literaturaz gozatzeko aukera hau eta zatoz gurekin.

Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.
Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.

2010/06/08

Noentiendotarron dekalogoa

Noentiendotarron jarduera politiko bakarra noentiendismotik ondorioztatzen dena da. Hartara, edozein testuingurutan, edozeinekin eta edozein tokitan “No entiendo euskera” esan, eta gainerakoak gaztelaniaz hitz egiten jartzeko eskubidea aldarrikatu eta gauzatuko dugu.


1.-
Euskaraz egiten digutenean, noentiendotarrok beti gauza bera erantzungo dugu: “No entiendo”. Esaldi hori beti erabiliko dugu, salbuespenik gabe eta sistematikoki. Parean duguna euskaraz hitz egiten tematzen bada, hau esango diogu: “¡Que te he dicho que no entiendo!”.

2.- Noentiendotarroi euskaraz egiten digutenak edukazio txarrekoak izango dira, eta horixe aurpegiratuko diegu beti. Ezin dugu euskaldun bakar bat ere utzi edukazio txarrekoak direla sinestarazi gabe.

3.- Talde batean euskaraz ari badira eta gu haiengana joaten bagara, gaztelaniaz hitz egiten jarriko ditugu. Hartara, honako formula aplikatuko dugu beti: zazpi euskaldun gehi erdaldun bat berdin zortzi erdaldun (7 euskaldun + 1 erdaldun = 8 erdaldun).

4.- Euskaldunek uste dutenaren aurka, noentiendotarrok elebidunak gara. Izan ere, aldian behin, “Agur” esaten dugu. Are gehiago, elebitasunaren izurria hain zabalduta egotearen ondorioz, zerbait ulertzen badugu, jakinaraziko dugu ez dugula ulertu, eta dekalogoko lehenengo puntuko irtenbidera jo eta hau esango dugu: “No entiendo”.

5.- Noentiendotarrok euskararen presentzia nimiñorik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hemen (hau da, vascongadetan) eta Murtzian, azken batean gauza bera izan beharko bailuke batean edo bestean bizi. Ideologia horri noentiendismoa esango diogu.

6.- Noentiendotarron jarduera politiko bakarra noentiendismotik ondorioztatzen dena da. Hartara, edozein testuingurutan, edozeinekin eta edozein tokitan “No entiendo euskera” esan, eta gainerakoak gaztelaniaz hitz egiten jartzeko eskubidea aldarrikatu eta gauzatuko dugu.

7.- Noentiendotarrak ez gara arrazistak. Hartara, etorriberriei ere onartzen diegu guk adinako eskubidea noentiendismoan murgiltzeko eta euskara arbuiatuz bizi ahal izateko.

8.- Noentiendotarrok noentiendotarrak bultzatuko ditugu beren jardunean eta lan eremuan: enpresa munduan, hedabideetan, politikan… Gizartearen elitean ahalik eta noentiendotar gehien kokatzen saiatuko gara, noentiendotarrismoa zabaltzeko eta indartzeko.

9.- Noentiendotarron dekalogoko puntuak negoziaezinak, errebisaezinak eta aldaezinak dira.

10.- Noentiendotarrok gorroto dugu dekalogo hau, euskaraz dagoelako, eta ez duelako bat egiten noentiendotarrismoaren oinarri ideologikoarekin; hau da, euskararik gabe bizitzeko eskubidearekin.

Horraino “Noentiendotarren dekalogoa”.

Zenbat lagunek egiten ote dute bat dekalogo honekin Euskal Herrian?

2010/06/02

Enkarterriko Bertsolari Txapelketa'10

Ekainaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, Zierbenako frontoian...

2010/05/09

Uxue Alberdi: Aulki jokoa

Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.

Maiatzaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udalaretoan “Aulki-jokoa” liburuari buruz aritzeko bilduko gara. Uxue Alberdi elgoibartarra gurekin egongo da, beraz, animatu, irakurri eta zatozidazlearekin berba egitera.

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba

2010/05/05

Etorri ez zirenentzat...

Arzallusen txanda zen... kikara eskuan batera eta bestera ibili zen Peñagarikano zirikatzeko asmoz.
Bitartean, entzuleok adi baina tentuz... aurki gure kontra egingo zuten eta!














Bizi-martxan hamaika lagun: ume, gazte eta heldu; seme, alaba, aita, ama, aitite eta amama euskararen alde!!

2010/05/03

Mendi irteera: Arditurri

Aiako Harria aurrez aurre izango dugu hurrengo mendi irteeran. Gurekin etorri nahi duzu?

Eguna - Maitzaren 8a, larunbata.
Irteera ordua - 09,30ak
Nondik - Gallartako Anbulategitik
Ibilbidea - Oiartzungo Arditurri parkea.
Kalifikazioa - Erraza
Denbora - 3 ordu
Bazkaria - Oiartzunen.
Bueltako heltze ordua - 19.00ak.
Prezioa - 22 euro (bazkaria barne).

Informazio gehiago: 94 636 94 47 / axolaelkartea@hotmail.com

2010/04/26

Herri Urrats 2010

Adi! eskualde mailan autobus bat irtengo da Senpererat! Informazio gehiago hemen

2010/04/21

Abanto-Zierbenako IV.Euskal Astea

Apirilaren 21etik 25era

ASTEAZKENA, 21
11:15ean
Ikastetxeen arteko I.Bertso Topaketa Dolores Ibarruri institutuan.

OSTEGUNA, 22
11:15ean Julian Iantziren hitzaldia institutuko gazteentzat: Eta euskaraz, zergatik ez?
17:30ean Abrakadabra! Zatoz Marsel Magoa ikustera Sanfuentesko antzinako eskoletara. Ea zer erakusten digun oraingoan…
18:30ean Erle Euskalduna Laskarrerasko udal aretoan VIII.Izkribu lehiaketaren sari banaketa ospatzeko (Abanto Euskaltegia AEKk antolatuta).

OSTIRALA, 23
13:00etatik 15:00etara Dolores Ibarruri institutuan Orkresta Nazionala (Institutuak antolatuta).
17:30ean ondo pasatu nahi duzu? Disfrutatu Zintzoren Ametsa antzezlanarekin Eusko Gudariak plazan. Eguraldi txarra eginez gero, pilotalekura joango gara.
22:00etan Bertso afaria: Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikanorekin, Argia jatetxean (Axolak antolatuta).

LARUNBATA, 24
10:00etan urpetik igeri egiten ikasi nahi baduzu, Ur Bataioa antolatu dugu udal igerilekuetan. Ausartzen zara ur azpitik ere euskaraz hitz egitera?
18:00etan Herri Kirolen erakusketa ikusteko aukera izango duzu Haritzalde plazan.
20:00etan indarra hartzeko, txistorra jana, sagardo kupela lagunduta.
20:30etik 23:30era eguna bukatzeko, egizu dantza Egan taldearen musikarekin batera!

IGANDEA, 25
12:00etan Txirrindula martxa herri osoan zehar Abanto Euskaltegia AEKren eskutik.

2010/04/20

Sari banaketa

Antolatzailea: Meatzaldeko AEK

2010/04/15

Bertso-afaria



ANJEL MARI PEÑAGARIKANO





AMETS ARZALLUS


NOIZ: Apirilaren 23an, ostirala.
NON: Abanton.
- 21:00etan poteoa Gallartako Eusko Gudariak enparantzan.
- 22:00etan afaria Gallartako Argia jatetxean.
PREZIOA: 19 euro.

ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ!!

Informazio gehiago: 94 636 94 47 / axolaelkartea@hotmail.com

2010/04/12

Irakurle Kluba: Xahmaran

“Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe.”

Oraingo honetan, hurrengo ekimenaren berri eman nahi dizugu baita parte hartzera animatu ere.

Datorren apirilaren 14an, asteazkena, (arratsaldeko 19,30etan) Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan “Xahmaran” Jon Arretxeren liburuari buruz hitz egingo dugu.

Informazio gehiago:
www.irakurzalekluba.com
irakurzale_kluba@hotmail.com / admin@irakurzalekluba.com


Hasi irakurtzen eta ez hutsik egin!

2010/03/12

Asteburu-pasa

Martxoaren 19, 20 eta 21ean

Martxoak 19
10,00etan – Abantotik atera.
12.30etan - Baigorrira heldu.
15.00etan - Luzaide – Luzaide ibilbidea:
Denbora – 2 h eta 30 m. Zailtasuna – Erraza. Ingurua – Paisaia. Basoa
Baigorri Nafarroa Behereko herria da, lurralde osoko zabalena dena azalerari dagokionez (69 km²). 1.525 biztanle zituen 1999an (22 bizt./km²).
Baigorriko Kantonamenduaren hiriburua da.

Martxoak 20
10.00etan - Baigorri – Donibane Garazi ibilbidea:
Denbora – 5 h. Zailtasuna – Ertaina. Ingurua – Anitza

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua da, Donejakue Bidean kokatua. Bertakoak garaztarrak dira. Azken erroldaren arabera 1.417 biztanle ditu. Errobi ibaiak zeharkatzen du.
Donibane Garazi
hiribildua XII. mendean eratu zen, zenbait mende geroago Karlos II.ak, Nafarroakoa, bere "Erresumaren giltzatzat" hartuko duena.

Martxoak 21
09.00etan - Urepele Harriondoko kaskoa ibilbidea
Denbora – 3 h eta 30 m. Zailtasuna – Erraza. Ingurua – Paisaia. Basoa
14.30etan – Eugin bazkaria
19.30etan – Heltze ordua.
Urepele Nafarroa Behereko udalerria da, Aldudeko ibarrean eta Baigorri-Ortzaize eskualdean kokatua dagoena. Laurehun bat biztanle ditu. Artzainek sortutako herria da.
Bertakoa zen Fernando Aire Etxart,
Xalbador bertsolaria , Urepeleko artzaina (1920-1976).

Ostatua
Domaine D´Oronozia
Bi gau eta bi gosari – 40 € pertsonako
Ostiraleko eta larunbateko bazkariak etxetik eramandakoa. Igandekoa Eugin.
Afariak Baigorri eta Garaziko jatetxeetan

PLAZA MUGATUAK

Harremanetarako: 607 59 39 63 / axolaelkartea@hotmail.com

2010/03/08

Meatzaldeko VIII.Izkribuen Lehiaketa

Lehiaketa irekia
- Nork har dezake parte? Bizkaian erroldaturik dagoen edonork.
- Sariak: Irabazlea 300 euroko bonoa eta oroigarria
1. Sailkatua 200 euroko bonoa eta oroigarria
Meatzaldeko ikasleen arteko lehiaketa
- Nork har dezake parte? Meatzaldeko edozein euskaltegi edota ikastetxetan matrikulatutako edonork.
- Sariak:
1.maila: 1. saria, 100 euroko bonoa eta oroigarria. 2. saria, 50 euroko bonoa eta oroigarria.
2. maila: 1. saria, 100 euroko bonoa eta oroigarria. 2. saria, 50 euroko bonoa eta oroigarria.
3. maila: 1. saria, 100 euroko bonoa eta oroigarria. 2. saria, 50 euroko bonoa eta oroigarria.
- Baldintzak: partaideek 16 urte izan edota bete behar 2010ean. Gaia librea da, baina lehiaketa honetarako ex professo eginda egon behar du. Lanaren hitz kopurua, gehienez jota, 1.000 hitzekoa izango da. Martxoaren 31 izkribuak aurkezteko azken eguna da. Lana Meatzaldeko edozein udaletxe edota euskaltegitan aurkez daiteke.
Antolatzaileak: Meatzaldeko AEK

2010/03/03

Etor zaitez literaturaz gozatzera!


Datorren martxoaren 9an, asteartea, arratsaldeko 19,30etan Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan “Musika airean” Karmele Jaioren liburuari buruz hitz egingo dugu.
Liburuak hainbat gai jorratzeko aukera emango digu; zahartzaroa, bakardadea, etorkinak… beraz, ziur gaude primeran pasatuko dugula elkarrekin.
Liburua ez baduzu irakurri ez larritu berdin-berdin itxarongo zaitugu-eta.

Gogoratu, martxoaren 9an zure zain egongo gara.
Ez hutsik egin!

2010/02/24

Piropo Lehiaketa



Adi!! Egun gutxi geratzen da eta Lehiketa amaitzeko...

Izan orijinal,
izan elegante,
izan ausarta...

izan piropogile!!!

2010/02/16

Kultur txangoa

NOIZ: Otsailaren 27an, larunbata.
IRTEERA: Las Karrerasko autobus geltokitik eta Gallartako anbulategi zaharretik, 9:30etan:

BAIONAKO EUSKAL MUSEORA

Zuhaitz enbor bakarrez egindako ontziei esker nabigatu izan da ibaietan, erromatar garaia baino lehenagotik Erdi Aroa aurreratua zen arte. Baionako Euskal Museoko bilduma




Eta gero... SAGARDOTEGIRA!!!


BAZKARIA: TXOPINONDO SAGARDOTEGIAN (Azkaine).

Irteeraren prezioa: 30 euro

Izena emateko: 94 636 94 47 / axolaelkartea@aek.org

ANIMATU ETA EUSKARAZ BUSTI MINGAINA!!

2010/01/27

Omenaldia: Errepublikaren aldeko Batailoiak Gerra Zibilean

NOIZ: Urtarrilaren 30ean, larunbata
NON: Las Karreraseko Frontoiam
ORDUA: Kalejira eta gero hasiko da jaialdia (18:00ak aldera)

Antolatzaileak: Enarak Dantza Taldea

2010/01/13

Meatzaldeko Irakurle Kluba

Irakurtzea
Ideiak konpartitzea
Literaturaz aritzea
Zure gogoko idazleekin hitz egitea
Kezka berdinak dituen jendea ezagutzea…
…Gustuko baduzu


HURBIL ZAITEZ OTSAILAREN 6AN, LAS KARRERASEKO UDAL ARETOAN (Haritzalde plaza) EGINGO DEN “MEATZALDEKO IRAKURZALE KLUBA” EGITASMOAREN AURKEZPENERA.

Argibide gehiagorako: 665949502/ irakurzale_kluba@hotmail.com