2013ko OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA
1)
Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste
aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta
egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak
ezin izango ditu 40 cm. baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina
egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4)
Olentzaro panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) aurkeztu behar
dira abenduaren 13an baino lehen.
5)
Lehiaketan saritzen diren obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak
urtarrilaren 3an baino lehen jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko
dute zer egin beraiekin.
6) Arloak:
Lehiaketa bi arlotan banatuta egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta
Librea.
A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1)
Arlo honetan Abantoko ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal
ikastetxeak, Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto
Euskaltegia – AEK) ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau
hiru ataletan banatuta egongo da:
1. atala
– Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanak.
2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika
(11) urte bitarteko ikasleenak
3. atala
– Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanak.
3) Ikastetxeek soilik aurkez dezakete bina Olentzaro ataleko.
4) Laguntza - Panpinak egiteko, ikastetxe
bakoitzak 110 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako
materiala erosteko 160 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 80 euroko bonoa
B - LEHIAKETA LIBREA
1) Lan
guztiak sartzen dira arlo honetan, ikastetxeetakoak, baita gainontzekoak ere
2) Arlo honek honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 250 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo
bateko eta besteko sariak ez dira metagarriak
4)
Epaimahaia Beatriz Artaza eta Antonio Delgado margolariek eta Udaleko ordezkari
batek.
5)
Sariren bat esleitu gabe gera daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari
banaketa abenduaren 19an, osteguna, arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko
Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien
ordezkariek izan behar dute.