2011/12/04

Durangoko Azoka 2011



Noiz: Abenduaren 4tik 8ra.
Non: Durangon.
Zer: Liburuak, diskoak, kontzertuak, ekitaldiak, hitzalditxoak...


Kontsumitu euskaraz! Kontsumitu euskal kultura!

2011/11/18

Kantafaria





Euskararen eguna nola eta kantan eta dantzan ospatu dugu EUSKI taldearekin! Animatu eta etor zaitez!


Noiz: abenduaren 3an, larunbata.
Non: Las Carrerasen.
Ordua: 20:00etan kalejira eta 22:00etan afaria Angulorenean.
Prezioa: 20 euro.





Informazio gehiago: 94 636 94 47

2011/11/04

Izan zaitez GURASOLAGUN

Zeu ere parkean hainbat ordu ematen dituzula zure seme-alabarekin?
Ordu horiek euskaraz eman nahi dituzula?
Guraso euskaldun gehiago ezagutu nahi dituzula?
Zure hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzula?

Galdera hauei zein beste hainbati erantzuna emateko: IZAN ZAITEZ GURASOLAGUN!!!

Informazio gehiago: Meatzaldeko Berbalagun

2011/10/12

Nafarroa Oinez 2011

Nafarroan ere euskararen alde lan egin nahi dugulako:

EnlaceNoiz: Igandean, urriaren 16an
Non: Tafallan.

Autobusa egongo da meatzaldetik!!
Informazio gehiago hemen

2011/10/03

Aldizkaria: iraileko alea

Hemen duzue Axola Euskara Elkarteak kaleratutako aldizkariaren azken alea, 21. alea. Oraingoan ere, bitxikeriak, istorioak, kultura... eta neskak!!! Bai, horixe! Abanto Futbol Taldeko neskekin egon ginen, gustura egon ere! Hamaika gauza kontatu zizkiguten, ez ezazue elkarrizketa irakurtzeko partida galdu!






2011/09/19

Matrikulazio epea zabalik

Meatzaldean ere euskaraz nahi dugulako...

MATRIKULA ZAITEZ!!