2012/01/22

Aldizkaria: 22. alea









2011ko Axola aldizkariko azken alea duzue hau, abenduko alea, 22. alea. Bertan hainbat artikulu interesgarri irakurgai izango dituzue: Jessica Rodriguez triatla txapeldunari egindako elkarrizketa, Alzheimerrari buruzko jakingarriak, Meatzaldeko AEK euskaltegietako ikasleen emaitza paregabei buruzkoa, Juan Putxetako ipuinaren amaiera, Euskararen historia beltza, disko eta liburuen kritikak eta nola ez... nola daude gure erromatarrak burutik jota ez bada? Tira, esandakoa: artikuluak, elkarrizketak, kritikak... eta nola ez, denak EUSKARAZ!

2012/01/16

Txillardegi, muxu bat


Zurekin ikasi dugulako,
Zuregandik ikasi dugulako,
Zuretzat, guztiontzat, ikasten jarraituko dugulako.

Axolatik, Abanto-Zierbenatik, Meatzaldetik muxu goxo bat.

2012/01/02

Olentzero Ttipi Lehiaketako irabazleak

2011n ere Olentzero polit-politak aurkeztu dituzue! Irabazleak zeintzuk izan diren ikusi nahi baduzue egin klik hemen!!

2011/12/21

Olentzero badator!!

Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela, eserita dago...
Atera zaitezte abenduaren 24an, larunbata, Olentzerorekin batera kantatzera.

2011/12/09

Olentzaro Ttipi Lehiaketa

OINARRIAK


1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4) Olentzero panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) eman behar dira abenduaren 15ean baino lehen.
5) Lehiaketan saritzen diren obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 11 baino lehen jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko dute zer egin beraiekin.
6) Arloak: Lehiaketa bi arlotan banatuta egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta Librea.


A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1) Arlo honetan Abantoko ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal ikastetxeak, Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto Euskaltegia – AEK) ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau hiru ataletan banatuta egongo da:
1. atala – Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanen artean.
2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika (11) urte bitarteko ikasleek
3. atala – Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanen artean.
3) Ikastetxeek soilik aurkez dezakete bina Olentzero ataleko.
4) Laguntza - Panpinak egiteko, ikastetxe bakoitzak 130 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 180 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 80 euroko bonoa


B - LEHIAKETA LIBREA
1) Partehartzaile guztiak sartzen dira arlo honetan, ikastetxekoak, baita ez direnak ere
2) Arlo honek honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 275 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz ekoiztutako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo bateko eta besteko sariak ez dira metagarriak
4) Epaimahaia Beatriz Artaza margolariak, Udaleko ordezkari batek eta Axola Euskara Elkarteko taldeko ordezkari batek osatuko dute.
5) Sariren bat esleitu gabe gera daiteke epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari banaketa abenduaren 23an, ostirala, arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.




Informazio gehiago: 94 636 94 47