2012/02/17

Berbalagun behar duzu? Berbalagunek behar zaitu!



Meatzaldean euskaraz bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erdara da nagusi, euskara ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan mintzatzeko. Baina 2008tik Meatzaldeko Berbalagunetik, beste hainbat eragileekin batera, euskarazko harreman sareak sortzen eta ikasten dabilenari, zein euskaldun orori, praktikatzeko aukera berriak ematen saiatu gara. Eta urteak aurrera doazen heinean, lortzen ari gara.
Honen seinale eta indar-gunea berbataldeak dira. Momentu honetan Meatzaldean (Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran) 25 berbatalde daude eta hauetan 140 pertsona inguru parte hartzen dute.

Zeuk ere BERBALAGUNen parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan dinamizatzaileekin!!


2012/01/22

Aldizkaria: 22. alea









2011ko Axola aldizkariko azken alea duzue hau, abenduko alea, 22. alea. Bertan hainbat artikulu interesgarri irakurgai izango dituzue: Jessica Rodriguez triatla txapeldunari egindako elkarrizketa, Alzheimerrari buruzko jakingarriak, Meatzaldeko AEK euskaltegietako ikasleen emaitza paregabei buruzkoa, Juan Putxetako ipuinaren amaiera, Euskararen historia beltza, disko eta liburuen kritikak eta nola ez... nola daude gure erromatarrak burutik jota ez bada? Tira, esandakoa: artikuluak, elkarrizketak, kritikak... eta nola ez, denak EUSKARAZ!

2012/01/16

Txillardegi, muxu bat


Zurekin ikasi dugulako,
Zuregandik ikasi dugulako,
Zuretzat, guztiontzat, ikasten jarraituko dugulako.

Axolatik, Abanto-Zierbenatik, Meatzaldetik muxu goxo bat.

2012/01/02

Olentzero Ttipi Lehiaketako irabazleak

2011n ere Olentzero polit-politak aurkeztu dituzue! Irabazleak zeintzuk izan diren ikusi nahi baduzue egin klik hemen!!

2011/12/21

Olentzero badator!!

Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela, eserita dago...
Atera zaitezte abenduaren 24an, larunbata, Olentzerorekin batera kantatzera.