2012/04/20

Bizi-martxa ATZERATUTA

Eguraldia dela eta, iganderako antolatuta zegoen bizikleta-martxa atzeratuko da. Hurrengo dataren berri emango dugu; bitartean, beroketa lanekin segitu!

2012/04/02

Egin zaitez axolakide!






Abanto-Zierbena zein Meatzalden euskara bultzatu nahi baduzu, aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEko bazkidea eginez. Urtean 10 euroko harpidetza da eta gure aldizkaritxoa doan jasotzeaz gain, ekintza askotan ere deskontuak izango dituzu!







Deitu telefonoz (94 6369447) edota bidali e-posta gure helbidera: axolaelkartea@hotmail.com




GEUK ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!
EGIN ZAITEZ BAZKIDE! EGIN ZAITEZ AXOLAKIDE!!

2012/03/07

Rith 2012

Gaelikoaren aldeko lasterketaren bigarren edizioa.



RITHa Korrikaren Irlandako ahizpa da. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-etik martxoaren 8an abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en bukatuko da martxoaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasatzen duten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala.

Gaelikoa ere egoera larrian dago. Munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntza izan zuten.

EUSKAL HERRIAN ERE, GAELIKOAREN ALDE!!!

2012/02/22

Meatzaldeko Irakurzale Kluba

Noiz: Otsailaren 29an, asteazkena
Ordua: 19:30ean
Non: Las Karreraseko Haritzalde udal aretoan

Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba