2012/10/19

Koldo Izagirre Las Karrerasen

Urriaren 30erako Meatzalde irakurzale klubak eta Axola euskara elkarteak Koldo Izagirreren hitzaldi bat antolatu dute. Hitzaldi honetan idazlea euskarak aurrera egiteko dauzkan arazoetaz arituko da, Autopsiarako Frogak liburuan egin zuen bezala.
Guztion intereseko gaia, beraz, esku artean duguna.

Ekitaldia Las Karreraseko Haritzalde aretoan 19:30ean izango da.

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba eta Axola Euskara Elkartea.

2012/10/08

Euskara ikastaroak diruz lagunduko dira


2011ko urriaren 1etik 2012ko irailaren 30era bitartean egindako euskara ikastaroak diruz laguntzeko deialdia zabalik. Deialdiko baldintzak betetzen badituzu, aurkeztu zure eskaera orria urriaren 1etik 19ra bitartean.

2012/09/06

Axola aldizkaria 2012ko uztaila



Udan etxean izan zenuten Periko Solabarriari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera. Trianoko Unibertsitateko Katedradunak esan zuena gogoratu nahi? Horixe eta beste zenbait kontu, jakina... Partekatu Abanto Euskara Elkartearen aldizkaria!!

2012/07/02

Mendebala 2012


Noiz: uztailaren 6an eta 7an.
Non: Sopuertan.
Zer: musika ona, artisautza azoka, akanpatzeko lekua...