2013/03/15

Musika bertso-afaria

Martxoaren 22an Korrika 18 Meatzaldetik pasatuko dela aprobetxatuz, musika bertso-afaria egingo dugu Gallartan.
20:30etan triki kalejira, 22:00etan afaria Argia jatetxean (20 euro) eta 23:30etan bertso musikatuak Oskar Estangarekin.

Anima zaitez eta Eman Euskara Elkarri!!!

Apuntatzeko: 94 636 94 47 edota axolaelkartea@hotmail.com

2013/03/14

Korrika 18 hasiera Andoainen

Gaur, martxoak 14, Andoainen hasiko da KORRIKA 18. 11 egunez ibiliko da Euskal Herrian zehar gora eta behera martxoaren 24an Baionara iritsi arte.

2.147'2km euskararen alde, 2.147'2 km Eman Euskara Elkarri!!!

Abantotik martxoaren 22an, ostirala, 
pasako da goizeko 7:25ean.

2013/02/19

Egunkaria itxi zutela 10 urte!


Gaur hamar urte eman zuten Egunkariaren aurkako kolpea. Urteurrenaren harira egindako mahai inguruan kontatu dute bizi izandakoa protagonistetako hiruk: inozentzia galdu zuten, baina euskarazko egunkariak aurrera segitzen du.

2013/02/08

Kultur txangoa: otsailaren 16an

Otsailaren 16an Axolakideok kultur txangoa izango dugu. Gurekin etorri nahi al duzu? Plan ederra daukagu larunbaterako: 10:00etan aterako gara Abantotik, Soinuenea Oiartzungo musika museora joango gara eta 14:30ean Ipintza Sagardotegira joango gara (Astigarraga). Arratsaldean Zumaia herria bisitatuko dugu 20:30ean bueltarako prestatu arte. Prezioa: 27 euro.

Izena eman: axolaelkartea@hotmail.com edota 94 636 94 47.

2013/02/01

Izan zaitez bazkide!!!

Abanto mailan euskara bultzatu nahi baduzu aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEKO bazkide eginez. Horretarako deitu telefonoz (94 636 94 47) edo bidali e-posta zure datuak! Urtean 10 euro baino ez dira eta trukean, aldizkariak, informazioa, ekintzetan deskontuak... izango dituzu. Anina zaitez!!!