2013/04/15

Bizi martxa 2013


NOIZ: Apirilaren 21ean, igandea.
NONDIK: Gallartako institutu aurretik.
ORDUA: 12:00etan.
IBILBIDEA: Gallarta - San Fuentes - Castaños - Gallarta

Euskaraz bizi nahi dut kamixeta opari!

Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea eta Abanto AEK
Laguntzaileak: Abanto-Zierbenako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

2013/04/14

Irakurzale Kluba: Mussche

Apirilaren 16an, asteartea, Kirmen Uribe gurekin egongo da Haritzalde aretoan 19:30ean. Jorratuko dugun eleberria Mussche izango da.

Abanto-Zierbenako Euskal Astearen barruko ekintza

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba

2013/03/25

Abanto-Zierbenan ere Berbalagun!!

Urte berriarekin batera, martxan jarri da berriro ere Abanto-Zierbenan Berbalagun egitasmoa. Aurten, inoiz baino ilusionaturik hasi dira euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei Abanto-Zierbenan euskaraz bizitzeko parada emateko. Ez galdu aukera eta izan Berbalagun!

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

Meatzaldeko Berbalagun
Telefonoa: 607 67 80 75
e-posta: meatzaldea@aek.org
bloga: http://meatzaldea.blogspot.com
facebook: meatzaldeko berbalaguna

2013/03/15

Musika bertso-afaria

Martxoaren 22an Korrika 18 Meatzaldetik pasatuko dela aprobetxatuz, musika bertso-afaria egingo dugu Gallartan.
20:30etan triki kalejira, 22:00etan afaria Argia jatetxean (20 euro) eta 23:30etan bertso musikatuak Oskar Estangarekin.

Anima zaitez eta Eman Euskara Elkarri!!!

Apuntatzeko: 94 636 94 47 edota axolaelkartea@hotmail.com

2013/03/14

Korrika 18 hasiera Andoainen

Gaur, martxoak 14, Andoainen hasiko da KORRIKA 18. 11 egunez ibiliko da Euskal Herrian zehar gora eta behera martxoaren 24an Baionara iritsi arte.

2.147'2km euskararen alde, 2.147'2 km Eman Euskara Elkarri!!!

Abantotik martxoaren 22an, ostirala, 
pasako da goizeko 7:25ean.