Ikasturte
berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagunprograma. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz,
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu du gure
herrian ere. Dagoeneko 150
lagun inguru dira
talde hauetan parte hartzen dutenak.
Izena
eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko
AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan
duzue aukera.
Urriaren 13an XIII. Burdinjaia ospatuko da. Egun honetan 10:30etatik
20:00etara hainbat jarduera dituen egitarau erakargarriaz disfrutatu
ahal izango duzu. Jantzi ezazu meatzari-arropa eta gozatu Concha IIren
inguruetan.
Goizeko 11:00etan Trinitate Plazan geratuko gara,
tontorrean argazkia aterako dugu banderolekin eta 13:30erako Haritzalde plazan
egongo gara. Badakizue, urriaren 12an geuk ere
euskaraz bizi nahi dugu.
Hauxe duzue Abantoko Axola euskara elkartearen blog-a. Gurea Abanton euskara bultzatu eta sustatzeko elkartea da. Bertan axolakideek idatzitako artikuluak eta gure jardueren berri topatuko duzue. axolaelkartea@hotmail.com