Izena emateko azken eguna otsailaren 6a, osteguna, izango da. Beraz, animatu eta deitu!
2014/02/05
2014/02/03
Agate deuna
Lurra esnatzeko ordua da!!

Hartu makila, lotu zapia lepoan eta denok abestera!!
18:00etan irteera Trinitate enparantzatik.
20:30ean Haritzalden, txokolatea eta pintxoak.
Antolatzaileak: Enarak dantza taldea eta Abanto AEK
2014/01/12
Izan zaitez Berbalagun!!
Martxan da Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz,
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure
herrian ere. Dagoeneko 150
lagun inguru dira
talde hauetan parte hartzen dutenak.
Izena
eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko
AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan
duzue aukera:
MEATZALDEKO BERBALAGUN:
meatzaldea@aek.org
tlf: 607678075
ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 946369447
Euskara Zerbitzua: 946362000
ABANTO-ZIERBENA
AEK Euskaltegia: 946369447
Euskara Zerbitzua: 946362000
2013/12/23
Horra, horra, gure Olentzero!!!
17.00 – Trinitate Plazan elkartu
17.15 – Olentzero kalejiran (Gure Etxea, Trinitatea, San Lorenzo, Meatzari auzunea eta Haritzalde).
19,30 – Gabon Suaren inguruko dantzaldia ENARAK taldearen eskutik.
19,45 – Umeentzako ikuskizuna
19,30 – Gabon Suaren inguruko dantzaldia ENARAK taldearen eskutik.
19,45 – Umeentzako ikuskizuna
20,00 – OPARIAK!!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!
Antolatzaileak: Axola Euskara Elkartea, Meatzaldeko AEK eta Enarak Dantza Taldea.
Babesleak: Abanto-Zierbenako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
2013/12/16
Sari banaketa
Olentzero Ttipi Lehiaketa: sari banaketa
Ordua: 18:00etan.
Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.
2013/12/04
2013ko Olentzaro Ttipi Lehiaketa
2013ko OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA
1)
Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste
aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta
egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak
ezin izango ditu 40 cm. baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina
egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4)
Olentzaro panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) aurkeztu behar
dira abenduaren 13an baino lehen.
5)
Lehiaketan saritzen diren obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak
urtarrilaren 3an baino lehen jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko
dute zer egin beraiekin.
6) Arloak:
Lehiaketa bi arlotan banatuta egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta
Librea.
A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1)
Arlo honetan Abantoko ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal
ikastetxeak, Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto
Euskaltegia – AEK) ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau
hiru ataletan banatuta egongo da:
1. atala
– Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanak.
2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika
(11) urte bitarteko ikasleenak
3. atala
– Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanak.
3) Ikastetxeek soilik aurkez dezakete bina Olentzaro ataleko.
4) Laguntza - Panpinak egiteko, ikastetxe
bakoitzak 110 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako
materiala erosteko 160 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 80 euroko bonoa
B - LEHIAKETA LIBREA
1) Lan
guztiak sartzen dira arlo honetan, ikastetxeetakoak, baita gainontzekoak ere
2) Arlo honek honako sari hauek izango ditu:
1. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 250 euroko bonoa
2. saria – Diploma eta euskaraz
ekoitzitako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo
bateko eta besteko sariak ez dira metagarriak
4)
Epaimahaia Beatriz Artaza eta Antonio Delgado margolariek eta Udaleko ordezkari
batek.
5)
Sariren bat esleitu gabe gera daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari
banaketa abenduaren 19an, osteguna, arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko
Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal izateko, banaketa saioan egileek edota beraien
ordezkariek izan behar dute.
Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea
2013/12/02
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




