
NOIZ: Azaroaren 18 eta 25ean, arratsaldeko 19:00-21:00.
NON: Gallartako Musika Eskolan.
NOREKIN: Katxarrada Perkusiko Taldearekin (Sestao).
Djenbea ekartzerik baduzu, ekarri! Bestela, lasai, guk utziko dizugu bat.

Hori dela eta, urteurrena gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Antzerkia, bakarrizketak, kontzertuak, aurre estreinaldiak… baduzu non aukeratu.
Udagoieneko Osterak zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da urriaren 30etik abenduaren 26ra bitartean: Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Areeta (Getxo), Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzin.
Udazkenero Udagoieneko Ostera hasten da, kulturaren presentzia anitzaren aldeko apustua. Zatoz gurekin kulturaz gozatzera!
Antolatzailea: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Noiz: Urriaren 25ean, domeka.
Nora: San Adriango Tunelera. Aguraingo Erromatar Galtzada eta Aizkomendiko Trikuharria.
Irteera Lekua: Gallartako Osasun Zentroa.
Ordua: 10:00etan
ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN!!
Harremanetarako: Axola Euskara Elkartea / 94 634 94 47

Asteburu honetan, hilak 10 eta 11, Abanto-Zierbenan V. Burdin-jaia ospatuko da.
Jokoak, ikuskizunak, bazkaria, harrizulatzaileak... Ez galdu euskal burdina usaintzeko aukera paregabe hau eta hurbil zaitez meatzaldeko herri honetara!