2011/09/19

Matrikulazio epea zabalik

Meatzaldean ere euskaraz nahi dugulako...

MATRIKULA ZAITEZ!!




2011/05/30

Sari banaketa: IX. Izkribu lehiaketa

Gogoratuko duzuen bezala, aurten ere Meatzaldeko Izkribu Lehiaketa antolatu dugu; IX. lehiaketa hain zuzen ere. Idazki guztiak bildu, irakurri eta epaitu ondoren; hurrengo ekainaren 7an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean sari banaketa izango da.

Hurbil zaitezte, ondo pasatuko dugu eta!

Antolatzailea: Meatzaldeko AEK ikasgua

2011/05/10

Meatzaldeko IX. Izkribuen lehiaketa

LEHIAKETA IREKIA
Nork har dezake parte?
Partaideek 16 urte beteta izan edota bete behar dituzte 2011. urtean. Lanak euskaraz eta lehiaketa honetarako ex professo eginda izan behar du. Izkribuaren hitz kopurua, gehienez jota, 1000 hitzetakoa izango da. Maiatzaren 25a lanak aurkezteko azken eguna da. Lana meatzaldeko edozein udaletxe edota euskaltegitan aurkez daiteke.
Sariak
Irabazlea- Oroigarria eta 300 euro.
Meatzaldeko 1. sailkatua- Oroigarria eta 200 euro.

Meatzaldeko ikasleen arteko lehiaketa
Nork har dezake parte?
Meatzaldeko (Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran) edozein euskaltegi edota ikastetxetan matrikulatutako edonork. Goian zehaztutako gainerako baldintzak ere bete behar dira.
Sariak
1. maila: Lehenengo saria- Oroigarria eta 100 euroko bonoa.
Bigarren saria- 50 euroko bonoa.
2. maila: Lehenengo saria- Oroigarria eta 100 euroko bonoa.
Bigarren saria- 50 euroko bonoa.
3. maila: Lehenengo saria- Oroigarria eta 100 euroko bonoa.
Bigarren saria- 50 euroko bonoa.

Antolatzailea: Meatzaldeko AEK ikasgua (94 636 94 47)
Babeslea: Muskizko Udala, Abanto-Zierbenako Udala, Ortuellako Udala eta Trapagarango Udala.

2011/04/15

Meatzaldean ere KORRIKA nahi dugu!

Korrika 17 bidean da!

Pausoz pauso euskararen alde, urratsez urrats meatzalde euskaldun baten alde. Maitatu, ikasi, ari... denok gara EUSKALAKARI! Abanton eguerdiko 13:04an izango dugu lekukoa jaso eta oihu egiteko aukera: Ttipi-ttapa ko-rri-ka!! Jantzi petoa, zapata erosoak, mingain berbatia eta atera kalera!

2011/04/13

Bizi euskaraz!















Aurten ere hamaika lagun bildu, bizikleta hartu eta euskararen alde urratsak egin genituen aurrera!