2013/02/25
2013/02/20
2013/02/19
Egunkaria itxi zutela 10 urte!

Gaur hamar urte eman zuten Egunkariaren aurkako kolpea. Urteurrenaren
harira egindako mahai inguruan kontatu dute bizi izandakoa protagonistetako hiruk: inozentzia galdu zuten, baina euskarazko
egunkariak aurrera segitzen du.
2013/02/08
Kultur txangoa: otsailaren 16an
Otsailaren 16an Axolakideok kultur txangoa izango dugu. Gurekin etorri nahi al duzu? Plan ederra daukagu larunbaterako: 10:00etan aterako gara Abantotik, Soinuenea Oiartzungo musika museora joango gara eta 14:30ean Ipintza Sagardotegira joango gara (Astigarraga). Arratsaldean Zumaia herria bisitatuko dugu 20:30ean bueltarako prestatu arte. Prezioa: 27 euro.
Izena eman: axolaelkartea@hotmail.com edota 94 636 94 47.
2013/02/01
Izan zaitez bazkide!!!
Abanto mailan euskara bultzatu nahi baduzu aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEKO bazkide eginez. Horretarako deitu telefonoz (94 636 94 47) edo bidali e-posta zure datuak! Urtean 10 euro baino ez dira eta trukean, aldizkariak, informazioa, ekintzetan deskontuak... izango dituzu. Anina zaitez!!!
2013/01/24
Korrika omenaldia: ikasleen jaia
Noiz: Urtarrilaren 26an, larunbata
Non: Usurbilen
Zer: Egun osoko jaia
Zergatik: Zuek, ikasleak, lekukoa eraman behar duzuelako, zuek zarete-eta omenduak. Zuek zarete-eta protagonistak!!
Antolatzailea: Korrika-AEK
2013/01/20
Irakurzale Kluba: Iban Zaldua
Iban Zaldua Idazten ari dela idazten ari den idazlea narrazio liburuaz hitz egitera etorriko da.
Noiz: Urtarrilaren 23an.
Ordua: 19:30ean.
Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Suscribirse a:
Entradas (Atom)