2009/06/14

Hamaika telebista formatu digitalean

Hamaika Euskaltel digitaleko 11. Kanalean sintoniza daiteke Bizkaian; Araba eta Gipuzkoan, 911ean.

Ekainaren 12an Euskaltelek eta Hamaika Telebistak hitzarmen bat sinatu zuten taldeko telebista digitalen seinalea EAE osora hedatzeko. Hitzarmen horren lehen onura gisa, Hamaika Bilbo Euskaltelen zuntz Optikoa duten etxe guztietara helduko da, formatu digitalean.

Abian da Hamaika Bilbo Telebista

Joan den otsailaren 9an hasi ziren froga sisteman emititzen, Bilbon. Bat eta Bat izeneko magazina da Hamaika Bilbo Telebistako lehen ekoizpena. Hasiera honetan euskarazko herri telebistek egindako saioak ere baliatuko ditugu programazioa osatzeko. Arratsaldeko 19:00 etatik 22:00 etara ikusi ahal izango da zuzenean.
Telebista berria LTD bidez ikus daiteke 23. kanalean Bilbo, Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakao biltzen dituen demarkazioan. Euskaltelen bidez ere ikus daiteke.