Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak… Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua?Misteriozko eleberri guztiz erakargarri bat idatzi du Fernando Morillok, jakin-mina pizten duen joko intelektual baten moduan eraikia, arnasari eutsiz eta eskuetatik kendu ezinik irakurtzen dena, hasi eta buka.
Martxoaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean Ortuellako Kultur Etxean.
Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba
Babeslea: AEK