2012ko OLENTZARO TTIPI LEHIAKETA
1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde
batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu
honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra.
2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm.
baino gehiago izan, ez altueran, ezta zabaleran ere.
3) Panpina egiteko lehengaia librea
izango da (egurra, papera, harria, buztina……).
4) Olentzaro
panpinak Abanto Euskaltegian (Peñucas 13, Gallarta) aurkeztu behar
dira abenduaren 17an baino lehen.
5) Lehiaketan saritzen diren obrak
antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 7an baino lehen
jaso behar dira, bestela antolatzaileek erabakiko dute zer egin beraiekin.
6) Arloak: Lehiaketa bi arlotan banatuta
egongo da: Ikastetxeetako ikasleen artekoa eta Librea.
A - IKASTETXEEN ARTEKO LEHIAKETA
1) Arlo honetan Abantoko
ikastetxeetako (Askartza-Isusi, Buenos Aires eta El Casal ikastetxeak,
Etorkizuna Ikastola, Dolores Ibarruri Institutua eta Abanto Euskaltegia – AEK)
ikasleek soilik har dezakete parte.
2) Arlo hau hiru ataletan banatuta
egongo da:
1. atala
– Zortzi (8) urte edo gutxiago duten ikasleek egindako lanak.
2. atala – Bederatzi (9) urtetik hamaika (11) urte bitarteko
ikasleenak
3. atala
– Hamabi (12) urtetik gorako ikasleek egindako lanak.
3) Ikastetxeek
soilik aurkez dezakete bina Olentzero ataleko.
4) Laguntza
- Panpinak egiteko, ikastetxe bakoitzak 110 euroko laguntza jasoko du.
5) Atal
bakoitzak honako sari hauek izango ditu:
1.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 160 euroko bonoa
2.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 80 euroko bonoa
B - LEHIAKETA LIBREA
1) Lan guztiak sartzen dira arlo
honetan, ikastetxeetakoak, baita gainontzekoak ere
2) Arlo honek honako sari
hauek izango ditu:
1.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 250 euroko bonoa
2.
saria – Diploma eta euskaraz ekoitzitako materiala erosteko 125 euroko bonoa
3) Arlo bateko eta besteko sariak ez
dira metagarriak
4) Epaimahaia Beatriz Artaza margolariak,
Udaleko ordezkari batek eta Axola Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko
dute.
5) Sariren bat esleitu gabe gera
daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.
6) Sari banaketa abenduaren 21ean, ostirala,
arratsaldeko 18,00etan, Las Carreraseko Haritzalde udal aretoan izango da.
7) Saria eskuratu ahal
izateko, banaketa saioan egileek edota beraien ordezkariek izan behar dute.
Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea