Irailaren 28an TopaEguna
egingo da Soraluzen. Dakizuen moduan egun garrantzitsua izango da
euskara elkarteen edo euskaltzaleon mugimenduan; batetik, Euskal
Herriko Euskaltzaleen Topagunea osatzen dugun herriz herriko elkarte eta
euskalzaleok elkartuko garelako, eta bestetik, gizartearen aurrean
geure burua modu bateratuan agertuko dugulako.
Eskatzen den gauza bakarra da BALOREA ematea euskara elkarteetako langile
eta militanteon eguna izango den horri, eta zuen parte hartzeari. Topa egin dezagun elkarrekin euskalduntasunagatik! gure herriagatik! gure hizkuntzagatik! eta gugatik!