Erakusketa hau hizkuntzen arteko elkarbizitzari buruzko eztabaida eta
hausnarketarako gunea da, mundu kultural eta linguistikoki anitzago
baterako ekarpen gisa. ‘Euskararen benetako misterioa ez da bere
jatorria, iraupena baizik', idatzi zuen Koldo Mitxelenak. Misterio hori
da erakusketa honen ardatza. Euskara kasu praktiko gisa aztertzean,
eleaniztasunari eta komunitate bereko hizkuntzen arteko biziraupenari
buruzko zalantza handiak planteatzen dira.
Badu, Bada
erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri
lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak,
sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko
dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko
elkarbizitza...
Badu, Bada erakusketan, hitz egin, idatzi, iritzia eman, kritikatu... daiteke. Argazkiak egin, eta bideoak grabatu, bidali eta partekatu daitezke. Erakusketa hau publikoaren ekarpenekin aberasten da.
Erakusketa hamar ataletan egituratzen da, Jarduera Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. Bertan, hizkuntzen intonazio eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta hizkuntzek munduan duten banaketa ikasi ahal izango da.
Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta iritziak publiko egiten ere.
Erakusketa otsailaren 21etik apirilaren 30eta arte egongo da Bilboko Alhondigan.