2009/09/07
... garena ikasteko
2009/07/14
Uztaileko aldizkaria
Carlos Glariari egin diogu elkarrizketa Abantoren historiari buruz pittin bat gehiago jakiteko, erromatar hauek burutik daudela baieztatzen jarraituko dugu, Joselontxoren pasadizo bat irakurgai izango dugu (izan ere, kainak joan kainak etorri, erraza da sexu-aferak kontatzea) eta nola ez, udan irakur ditzakezuen liburu batzuen kritikak.
Uda beroa izango omen dugunez, uztaileko ale honekin burua pixka bat euskaraz freskatzeko aukera ekarri dizuegu!2009/07/07
Lan eskaintza eskualdean
2009/06/25
EHZ zuzenera!!
UZTAILAREN 3, 4 ta 5ean HELETAN (Baxe Nafarroa) Euskal Herria Zuzenean musika festibala ospatuko da. Eskualdetik gazte batzuk joango gara, eta zu? Norbaitek etorri nahi du? Abixatu eta elkarrekin joango gara!
2009/06/14
Hamaika telebista formatu digitalean
Hamaika Euskaltel digitaleko 11. Kanalean sintoniza daiteke Bizkaian; Araba eta Gipuzkoan, 911ean.
Ekainaren 12an Euskaltelek eta Hamaika Telebistak hitzarmen bat sinatu zuten taldeko telebista digitalen seinalea EAE osora hedatzeko. Hitzarmen horren lehen onura gisa, Hamaika Bilbo Euskaltelen zuntz Optikoa duten etxe guztietara helduko da, formatu digitalean.
Abian da Hamaika Bilbo Telebista
Joan den otsailaren 9an hasi ziren froga sisteman emititzen, Bilbon. Bat eta Bat izeneko magazina da Hamaika Bilbo Telebistako lehen ekoizpena. Hasiera honetan euskarazko herri telebistek egindako saioak ere baliatuko ditugu programazioa osatzeko. Arratsaldeko 19:00 etatik 22:00 etara ikusi ahal izango da zuzenean.
Telebista berria LTD bidez ikus daiteke 23. kanalean Bilbo, Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakao biltzen dituen demarkazioan. Euskaltelen bidez ere ikus daiteke.
2009/06/04
San Antonio'09
Ekainak 5, ostirala:
-Txupinazo ostean kalejira eta TXOSNA IREKIERA
- Poteoa-20:00etan
- KONTZERTU HERRIKOIAK txosnetan, HORMIGA ATÓNITA + ...
- Ondoren DJ Luso
Ekainak 6, larunbata GAZTE EGUNA:

- 14:30etan HERRI BAZKARIA
- 17:30etan HERRI KIROLAK (Sokatira,txingak, zakuak, txokorrak...)
- Arratsaldean poteoa txosnetan.
- 22:00etan 'IRAGANAREN BEGIETATIK' dantza erakustaldia Dolores Ibarruri enparantzan.
- 23:30etan KONTZERTUA: AMORIR taldearen esku rock and roll bertsiñoak, barricada, doctor deseo, platero, kortatu...
Ekainak 12, ostirala:
- 19:00 TXORIZADA ta TALO TAILERRA txosnetan.
- Egunean zehar jokuak, poteoa, karaokea... Danetik eta danontzako, herriak herriarentzat egina.
- 22:00 DJ luso
Ekainak 13, larunbata (san antonio eguna):
- 12:00 TORTILLA TXAPELKETA txosnetan (13:30etan aurkeztuko behar dira).
- 14:00 Sari banaketa
- 18:00 JOKOAK, txapel jaurtiketa...
- 22:00 KARAOKEA
2009/06/02
Udako ikastaroak'09
AEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat; horretarako, aukera ezberdinak eskaintzen ditu euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
