Urriaren 6an, igandean, KILOMETROAK 2013 Tolosan. Egun osoan zehar ekintzak, kontzertuak, ikuskizunak... AHORA! Mundura!
2013/10/02
2013/09/29
Euskara ikasteko diru-laguntzak
Urriaren 1etik 18ra bitartean diru-laguntza eskatu ahal izango duzu Abanto-Zierbenako udaletxean 2012-2013
ikasturtean euskara ikasi baduzu. Oinarriak lotura honen bidez kontsultatu ahal
izango dituzu, aurkeztu behar duzun dokumentazioa eta beka eskatzeko bete beharreko
baldintzak zeintzuk diren ezagutzeko.
Aníma zaitez eta jarraitu euskara
ikasten!
2013/09/18
TopaEguna 2013: emaiozu baLOREA!
Irailaren 28an TopaEguna
egingo da Soraluzen. Dakizuen moduan egun garrantzitsua izango da
euskara elkarteen edo euskaltzaleon mugimenduan; batetik, Euskal
Herriko Euskaltzaleen Topagunea osatzen dugun herriz herriko elkarte eta
euskalzaleok elkartuko garelako, eta bestetik, gizartearen aurrean
geure burua modu bateratuan agertuko dugulako.
Eskatzen den gauza bakarra da BALOREA ematea euskara elkarteetako langile
eta militanteon eguna izango den horri, eta zuen parte hartzeari. Topa egin dezagun elkarrekin euskalduntasunagatik! gure herriagatik! gure hizkuntzagatik! eta gugatik!
2013/09/16
Irakurzale Kluba: Intemperies (babes bila)
Irailaren 17an, Lourdes Oñederraren azken eleberria, Intemperies (babes bila), izango dute mintzagai Meatzaldeko Irakurzale Klubekoek.
Hitzordua Las Karreraseko Haritzalde aretoan izango da, 19:30ean.
2013/09/03
2013/07/29
2013/07/06
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





