Abanto mailan euskara bultzatu nahi baduzu, aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEko bazkidea eginez. Horretarako deitu telefonoz (94 636 94 47) edo posta elektronikoaren bitartez (axolaelkartea@hotmail.com) bidali zure datuak.
ANIMA ZAITEZ!
Urteko bazkidetza-kuota 10 euro baino ez dira, eta aldizkariak eta bestelako eskaintzak jasoko dituzu.
Erakusketa hau hizkuntzen arteko elkarbizitzari buruzko eztabaida eta
hausnarketarako gunea da, mundu kultural eta linguistikoki anitzago
baterako ekarpen gisa. ‘Euskararen benetako misterioa ez da bere
jatorria, iraupena baizik', idatzi zuen Koldo Mitxelenak. Misterio hori
da erakusketa honen ardatza. Euskara kasu praktiko gisa aztertzean,
eleaniztasunari eta komunitate bereko hizkuntzen arteko biziraupenari
buruzko zalantza handiak planteatzen dira.
Badu, Bada
erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri
lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak,
sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko
dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko
elkarbizitza... Badu, Bada erakusketan, hitz egin, idatzi,
iritzia eman, kritikatu... daiteke. Argazkiak egin, eta bideoak grabatu,
bidali eta partekatu daitezke. Erakusketa hau publikoaren ekarpenekin
aberasten da.
Erakusketa hamar ataletan egituratzen da, Jarduera
Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. Bertan, hizkuntzen intonazio
eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta
hizkuntzek munduan duten banaketa ikasi ahal izango da.
Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com
webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango
dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta
iritziak publiko egiten ere.
Erakusketa otsailaren 21etik apirilaren 30eta arte egongo da Bilboko Alhondigan.
Martxan da Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz,
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure
herrian ere. Dagoeneko 150
lagun inguru dira
talde hauetan parte hartzen dutenak.
Izena
eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko
AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan
duzue aukera:
Hauxe duzue Abantoko Axola euskara elkartearen blog-a. Gurea Abanton euskara bultzatu eta sustatzeko elkartea da. Bertan axolakideek idatzitako artikuluak eta gure jardueren berri topatuko duzue. axolaelkartea@hotmail.com