2009/07/14

Uztaileko aldizkaria

Carlos Glariari egin diogu elkarrizketa Abantoren historiari buruz pittin bat gehiago jakiteko, erromatar hauek burutik daudela baieztatzen jarraituko dugu, Joselontxoren pasadizo bat irakurgai izango dugu (izan ere, kainak joan kainak etorri, erraza da sexu-aferak kontatzea) eta nola ez, udan irakur ditzakezuen liburu batzuen kritikak.

Uda beroa izango omen dugunez, uztaileko ale honekin burua pixka bat euskaraz freskatzeko aukera ekarri dizuegu!

UDAN ERE MINGAINA EUSKARAZ BUSTI!!

2009/07/07

Lan eskaintza eskualdean

AEK-k
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU
Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Meatzaldeko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Euskalduna izatea.
• Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
• Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
• Meatzaldekoa izatea.
• EGA titulua edo baliokideak.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org Erreferentzia: meatzaldeko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO: 618 57 44 66