2012/10/19

Koldo Izagirre Las Karrerasen

Urriaren 30erako Meatzalde irakurzale klubak eta Axola euskara elkarteak Koldo Izagirreren hitzaldi bat antolatu dute. Hitzaldi honetan idazlea euskarak aurrera egiteko dauzkan arazoetaz arituko da, Autopsiarako Frogak liburuan egin zuen bezala.
Guztion intereseko gaia, beraz, esku artean duguna.

Ekitaldia Las Karreraseko Haritzalde aretoan 19:30ean izango da.

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba eta Axola Euskara Elkartea.

2012/10/08

Euskara ikastaroak diruz lagunduko dira


2011ko urriaren 1etik 2012ko irailaren 30era bitartean egindako euskara ikastaroak diruz laguntzeko deialdia zabalik. Deialdiko baldintzak betetzen badituzu, aurkeztu zure eskaera orria urriaren 1etik 19ra bitartean.