2009/04/28

Euskaraz Seguruago


Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak aseguru-etxeetan eragiteko ‘Euskaraz seguruago’ ekintza-plana abiatu dugu. Euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu, bizitza euskaraz normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxeekin izaten ditugun hartu-emanak. ‘Euskaraz-seguruago’ kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea.


Norbanako euskaltzaleei eta era guztietako gizarte-eragile eta entitateei luzatzen diegu parte hartzeko deia. Herrietako euskalgintzaren laguntzaz garatuko da kanpaina, eta herriko etxeei eta udaletxeei ere kanpainan parte hartzeko gonbita luzatu zaie. Gehiago jakiteko klikatu hemen.

2009/04/24

Bizikleta-martxa

NOIZ: Apirilaren 26an.
ORDUA: 12:00etan Gallartako Institutu parean.
Parte-hartzaile guztiek ELASTIKOA jasoko dute opari!!!

2009/04/22

Munduari bira, doan!

Munduaren bira doan Julio Verneren obran oinarritzen den abentura-istorioa da. Gizabananok Londresera joatea proposatu du koadrilan baina Bildotsori gutxi iruditu eta haratago joan nahi du... Noraino eta Txinaraino! Azkenean munduari bira egingo dion abenturan sarturik ikusiko dute euren burua. Munduari bira 80 egunetan eta DOAN.
Juanjo Elordik zuzendutako eta Asisko Urmenetak ilustratutako euskarazko filme berria estreinatuko dute GAUR Euskal Herriko hainbat zinematan.
Haur, gazte zein heldu ANIMATU EUSKARAZ!!!

2009/04/20

III.Euskal Astea

Apirilak 20, Astelehena
San Fuenteseko Eskolan Hipo eta Tomax pailazoak, 17:30etan.
Apirilak 21, asteartea
Fieltro Tailerra Las Carreraseko Erakusketa Gelan. Doako Haurtzandegi zerbitzua, 18:00etan (Berbalagun)
Apirilak 22, asteazkena
"Eneko eta Miyuki, tandemean Hegoameriketan barrena" diaporama Gallartako Kultur Etxeko Areto nagusian, 19:30etan.
Apirilak 23, osteguna
"Tartalo eta sorginak" txontxongiloak Sanfuenteseko Eskolan, 17:30etan.
"Euskal ezkontza" hitzaldia Las Carreraseko Erakusketa gelan, 18:30etan.
Apirilak 24, ostirala
Kiki, Koko eta Moko pailazoak Gallartako Eusko Gudariak plazan, 18:00etan.
Abanto Barrenalari Herri Kirol taldearen eskutik erakusketa-tailerra Gallartako Dolores Ibarruri parkean, 19:00etan.
Bertso-Afaria Anjel Peñagarikano eta Sustrai Colinarekin Las Carreraseko Angulo Tabernan, 22:00etan (Axola).
Apirilak 25, larunbata
Abanto-Zierbenako II. Euskal Ezkontza
11:15etan Komitibak bilduko dira ezkongaien etxeen aurrean.
11:30etan Ezkongaiak euren etxeetatik aterako dira.
12:00etan Dotea irakurriko da Haritzalde Plazan.
13:00ean Ezkontza San Pedro Apostol elizan.
14:00etan Triki-poteoa La Trinidad Plazan.
15:00etan Herri-bazkaria Las Carreraseko pilotalekuan. Behar-beharrezkoa izango da euskal
jantziekin etortzea.
17:30etan Euskal erromeria Erdizka Lauetan taldearekin.
21:00etan Oskorriren kontzertua Haritzalde Plazan.
Apirilak 25, igandea
Txirrindula martxa institutu aurretik abiatuko da, 12:00etan (Abanto AEK)

2009/04/07

Bertso afaria

Apirilaren 24an DENOK BERTSOTAN!!
Menua: Txorizo sagardotan, Odolostea, Bakailu-tortila, Entrekot bakoitzarentzat edo arraina (bakailua, urraburu edo lupia -eskaintzaren arabera-), Intxaurrak, gazta eta irasagarra (norbaitek nahiago badu tarta eska dezake), Ardoa/Ura (Kafea eta kopak kanpo)
PREZIOA: Bazkideentzat 25 € / Ez bazkideentzat 30€

PLAZA MUGATUAK! APUNTATU AZKAR! (94 636 94 47)

2009/04/03

Ika ika ika!!! BADATOR KORRIKA!!!

ONGI ETORRI MEATZALDERA!!!!

Muskizera goizaldeko 2:33etan iritsiko zaigu Korrika eta pausoz pauso 3:18an Altamiran izango dugu. Las Karreras, Gallarta eta San Fuentes zeharkatu eta gero Ortuellan izango dugu 3:59an. Sei kilometro euskararen alde Trapagaranen 4:30etan iritsi arte. Goizeko 5ak inguruan agur esango diogu Portugaleterako bidean dagoen kuboan.

Urtez urte, herriz herri, oztopoz oztopo euskaraz bizi nahi dugunon herriaren alde: TIPI-TAPA, TIPI-TAPA!!!

2009/04/01

Martxoko aldizkaria

Fernando Morillori elkarrizketa, Ongi Etorri Korrika 16, Mikel Laboa gogoratuko dugu, liburu kritikak, bitxikeriak... Hemen daukazu ikusgai Axola Euskara Elkarteak martxoan kaleratutako aldizkaria.

ANIMATU ETA HARPIDETU ZAITEZ!!!