2013/05/25

Las Karreraseko jaiak 2013

Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra Las Karreraseko jaietan ere
EGIDAK/N EUSKARAZ!!!

2013/05/22

Gazta zati bat

Noiz: Martxoaren 22an, asteazkena.
Ordua: 19:00etan.
Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.

2013/05/20

Irakurzale Kluba: 100 metro pelikula eta solasaldia

Ramon Saizarbitoriak idatzitako 100 metro eleberrian oinarritutako pelikula ikusiko dugu, eta ondoren pelikula eta liburuari buruzko solasaldia burutuko dugu.
 
Ekitaldia maiatzaren 21ean izango da, ohiko lekuan eta orduan, hau da, Haritzalde aretoan, Las Karreras, 19:30ean.

2013/05/17

Hizkuntza eskubidea korsikerarentzat!!!

Korsikera hizkuntza koofizial bihurtzeko eztabaida dago mahai gainean. Begiak Korsikan ditugu: hizkuntza eskubideak nahi ditugu!!

Berria irakurri

2013/05/02

Idazki laburren lehiaketa

 LZ >ELEZ 13
MEATZALDEKO IDAZKI LABURREN LEHIAKETA

ARAUDIA:

  • LEHIAKETA IREKIA

Baldintzak:

Izkribuak euskaraz izan behar du.
Partaideek 16 urte beteta izan edota bete behar dituzte 2013. urtean.
Gaia libre da, baina lehiaketarako ex professo egindako lanak izan behar du.
Gehienez jota, mila (1.000) hitzekoa izango da lanaren hitz kopurua.
Lanen ematea:

Maiatzaren 24a idazkiak aurkezteko azken eguna da. Lana aurkez daiteke Abanto-Zierbena, Muskiz, Urtuella eta Trapagarango udaletxe edo euskaltegietan.

Sariak:

Irabazlea: Oroigarria eta berrehun eta berrogeita hamar (250) euro.
Meatzaldeko 1. sailkatua: Oroigarria eta ehun eta berrogeita hamar (150) euro.

Sariak ez dira metagarriak. Epaimahaiak sariren bat esleitu gabe utz dezake.
  • MEATZALDEKO IKASLEEN ARTEKO LEHIAKETA

Nork har dezake parte?

Meatzaldeko, hots, Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagaran, udal erroldetan izena emanda agertzen den eta bertoko euskaltegietan edo ikastetxeetan matrikulatuta dagoen edonork.

Baldintzak:

Lehiaketa Irekiaren berberak.

Sariak:


Lehenengo saria
Bigarren saria
1. maila
Oroigarria eta 100 euroko bonoa
50 euroko bonoa
2. maila
Oroigarria eta 100 euroko bonoa
50 euroko bonoa
3. maila
Oroigarria eta 100 euroko bonoa
50 euroko bonoa

Oharra: Parte-hartzaile guztiek oparia jasoko dute

ANTOLATZAILEA
MEATZALDEKO AEK IKASGUA


BABESLEAK
ABANTO-ZIERBENAKO UDALA MUSKIZKO UDALA
TRAPAGARANGO UDALA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
ORTUELLAKO UDALA EUSKO JAURLARITZA