2010/05/09

Uxue Alberdi: Aulki jokoa

Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.

Maiatzaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udalaretoan “Aulki-jokoa” liburuari buruz aritzeko bilduko gara. Uxue Alberdi elgoibartarra gurekin egongo da, beraz, animatu, irakurri eta zatozidazlearekin berba egitera.

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba

2010/05/05

Etorri ez zirenentzat...

Arzallusen txanda zen... kikara eskuan batera eta bestera ibili zen Peñagarikano zirikatzeko asmoz.
Bitartean, entzuleok adi baina tentuz... aurki gure kontra egingo zuten eta!














Bizi-martxan hamaika lagun: ume, gazte eta heldu; seme, alaba, aita, ama, aitite eta amama euskararen alde!!

2010/05/03

Mendi irteera: Arditurri

Aiako Harria aurrez aurre izango dugu hurrengo mendi irteeran. Gurekin etorri nahi duzu?

Eguna - Maitzaren 8a, larunbata.
Irteera ordua - 09,30ak
Nondik - Gallartako Anbulategitik
Ibilbidea - Oiartzungo Arditurri parkea.
Kalifikazioa - Erraza
Denbora - 3 ordu
Bazkaria - Oiartzunen.
Bueltako heltze ordua - 19.00ak.
Prezioa - 22 euro (bazkaria barne).

Informazio gehiago: 94 636 94 47 / axolaelkartea@hotmail.com