2009/12/28

Abenduko aldizkaria

Laskarrerasko kontzertua baino lehen, Gatibun abeslaria den Alex Sarduirekin mintzatu ginen; Abantoko historia aztertzen jarraituko dugu; udalerrien hizkuntza-politikari erreparatu eta gero, zenbait irudi bitxirekin topatuko gara; baita sexu-istorio bat irakurri ere, edota liburu batzuen kritika. Beraz, gabonetan baduzue zer irakurri!!!

Harpidetu zaitez!!!

2009/12/14

ZORIONAK MAIALEN!!!

Aupa, Maialen! Agurrik ez, Andoni! Animo, Amets! Aurrera, basurde! Gora, Sustrai! Indarra, Maia! Eutsi, Unai! Gatza, Mendiluze!

Informazio gehiago

2009/12/11

Txapelketa Nagusia 2009

Euskal gladiadoreak prest daude...

... eskuak patriketan, bizkarra tente,

aurpegia serio, burmuina topera...

Domekan, abenduak 11, goizeko 11:00etan BECn 8 finalistak lehiatuko dira: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi.

Nork eramango du aurten Txapela???

2009/12/04

Durangoko Azoka

Abenduaren 4tik 8ra hurbildu zaitezte Durangora!
Hurbildu zaitezte euskal kulturara!
Hurbildu euskal liburu eta diskoetako azokara!

Informazio gehiago