2009/03/30

Txan Magoa Gallartako frontoian

Noiz - Apirilaren 3an. 18,00etan
Sarreraren prezioa - 2 EURO
Sarrerak salgai - EUSKALTEGIAN
- UDALETXEAN


Antolatzailea - Abanto Euskaltegia
Babeslea - Abanto-Zierbenako Udala

2009/03/26

ONGI ETORRI Meatzaldera!!

Dakizuen bezala gaur KORRIKA 16 abian jarriko da. 11 egunez, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatzen ibiliko da apirilaren 5ean Gasteizen amaiera izanez.
Meatzaldetik apirilaren 4an pasako da eta ONGI ETORRIa emateko hamaika ekintza antolatu dira eskualdean:
Martxoaren 26an
Trapagaranen: Bidaia intimoak dokumentala. Olaso jauregian 19:00etan.
Muskizen: Korrika aurkezpena. Ortze tabernan 19:00etan.
Martxoaren 28an
Arboledan: Meatz-aldea, Meatz-gaztea. Egun osoko ekimena.
Martxoaren 31n
Ortuellan: Film laburrak. Kriseilu AEK euskaltegian 19:00etan.
Apirilaren 1ean
Ortuellan: Txapa tailerra. Kriseilu AEK euskaltegian 19:00etan.
Apirilaren 2an
Trapagaranen: Korrika Txikia. Arkotxatik udaletxe plazara 10:30etan.
Ortuellan: Korrika Txikia. Otxartaga ikastetxetik plazara. Atxikistan Kanpanolue martxan antzerkia haurrentzat 16:00etan.
Apirilaren 3an: KORRIKA BADATOR!!!
Abanto-Zierbenan: Korrika Txikia Gallartan 10:30etan eta Las Carrerasen 15:30etan.
Txan Magoa Gallartako frontoian 18:00etan (sarrerak salgai). Gauean afaria.
Muskizen: Korrika Txikia Cantarranasetik San Juan plazara 11etan.
Kiki, Koko eta Moko pailasoak Meatzari Aretoan 17:30etan.
Kantu afaria Gaztegunean eta festa Ortze tabernan.
Ortuellan: Trikikupela afaria.
Trapagaranen: Bertso-afaria: Silveira eta Estiballes Gaztetxean eta ondoren festa herriko tabernetan.
Apirilaren 5ean
DENOK GASTEIZA KORRIKA 16 amaierara!

2009/03/06

"LOTTE" filmaren estreinaldia euskaraz

Europako txoko batean, itsaso handi baten ertzean, herri txiki bat dago. Bertako herritarrei aparailuak asmatzea gustatzen zaie eta urtero asmakizun berrien lehiaketa antolatzen dute. Asmatzaile famatuenetako bat Oskar da, Lotte txakur-eme indartsuaren aita. Bere lehiakide nagusia Adalbert untxia da, emazteak ere lehiaketan gogoz parte hartzen du. Hauentzat irabaztea oso garrantzitsua izango da. Untxi familia osoarentzat ohore handia izango litzateke. (75 min)
Filme hau asteburu honetan estreinatuko da EUSKARAZ honako zinematan:

BILBO: Yelmo Megaparken (Barakaldo), Larunbatean 15,45etan eta igandean 12,15etan eta 15,45etan.
GASTEIZ: Yelmo Gorbeia, Larunbata eta igandean 16,00etan eta 18,00etan.
DONOSTIA: Oscar La Bretxan, Larunbata eta igandean 16,00etan eta 18,00etan.

Informazio gehiago: Tinko Euskara Elkartea

2009/03/04

111akademia

Literatura eta liburuak gustatzen bazaizkizue, hementxe duzue proiektu eder honetan parte hartzeko aukera.