2013/02/19

Egunkaria itxi zutela 10 urte!


Gaur hamar urte eman zuten Egunkariaren aurkako kolpea. Urteurrenaren harira egindako mahai inguruan kontatu dute bizi izandakoa protagonistetako hiruk: inozentzia galdu zuten, baina euskarazko egunkariak aurrera segitzen du.

2013/02/08

Kultur txangoa: otsailaren 16an

Otsailaren 16an Axolakideok kultur txangoa izango dugu. Gurekin etorri nahi al duzu? Plan ederra daukagu larunbaterako: 10:00etan aterako gara Abantotik, Soinuenea Oiartzungo musika museora joango gara eta 14:30ean Ipintza Sagardotegira joango gara (Astigarraga). Arratsaldean Zumaia herria bisitatuko dugu 20:30ean bueltarako prestatu arte. Prezioa: 27 euro.

Izena eman: axolaelkartea@hotmail.com edota 94 636 94 47.

2013/02/01

Izan zaitez bazkide!!!

Abanto mailan euskara bultzatu nahi baduzu aukera paregabea daukazu AXOLA EUSKARA ELKARTEKO bazkide eginez. Horretarako deitu telefonoz (94 636 94 47) edo bidali e-posta zure datuak! Urtean 10 euro baino ez dira eta trukean, aldizkariak, informazioa, ekintzetan deskontuak... izango dituzu. Anina zaitez!!!