2013/11/17

Irakurzale Kluba: Arkaitz Canorekin solasean

Noiz: Azaroaren 26an, asteartea, 19:30ean.
Non: Las Karreraseko Haritzalde aretoan.

Arkaitz Cano idazlearekin Twist eleberri bikainari buruz, 2012ko Euskadi Saria, hitz egiteko aukera izango dugu. 

Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba



2013/11/05

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

 

Bertoko produktuz osatutako saskia erosi eta diruaren %25 Nafarroan euskara sustatzeko izango da.  
Gure produktuak, gure hizkuntza!
Saskia salgai 50 euroan Meatzaldeko AEK euskaltegi guztietan (94 636 94 47) azaroaren 14ra arte.
Informazio gehiago hemen