2011/03/18

Irakurle Kluba: Suminaren estrategia

Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak… Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua?Misteriozko eleberri guztiz erakargarri bat idatzi du Fernando Morillok, jakin-mina pizten duen joko intelektual baten moduan eraikia, arnasari eutsiz eta eskuetatik kendu ezinik irakurtzen dena, hasi eta buka.


Martxoaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean Ortuellako Kultur Etxean.

Antolatzailea: Meatzaldeko Irakurzale Kluba

Babeslea: AEK

2011/03/01

Irteera: Baltzolako kobazuloak


NORA: Baltzolako kobazuloetara (Dima)

NOIZ: Martxoaren 5ean, larunbata

ORDUA: 10:00etan, Gallartako Osasun Zentrutik

Informazio gehiago: 94 636 94 47

Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea