2012/05/21

Las Karreraseko jaiak 2012


Maiatzaren 25etik ekainaren 3ra Trinitate jaiak ospatuko ditugu Las Karrerasen. Hamaika ekintza zein ikuskizun antolaturik dago; beraz, hurbil zaitezte eta goxatu euskaraz!

2012/05/18

Mundumira 2012


Noiz: Maiatzaren 18, 19 eta 20an.

Non: Eskoriatzan Leintz-Gatzagan

2012/05/15

Irakurzale Kluba: Erhal dokumentala

Eguna: maiatzaren 16an
Ordua: 19:30ean
Lekua: Haritzaldeko udal aretoan (Las Karreras)
 
 
SINOPSIA: 
Mubarak erorialdia eta Egiptoko iraultza 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika.

2012/05/07

Herri Urrats 2012


Igandean, maiatzaren 13an, Senperen hitzordua dugu. Aurten ere Iparraldeko ikastolen aldeko jaira joateko autobusa egongo da eskualdetik. Informazio gehiago hemen.