2013/10/25

Izan zaitez berbalagun!

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Meatzaldeko Berbalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu du gure herrian ere. Dagoeneko 150 lagun inguru dira talde hauetan parte hartzen dutenak. 
 
Izena eman edo informazioa eskuratu nahi baduzue Meatzaldeko Berbalagunen, Meatzaldeko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaletako Euskara Zerbitzuetan duzue aukera.

2013/10/16

Berbalagunen parte hartu nahi dut!

Urriaren 18an, ostirala, BERBALAGUN AURKEZPEN JAIA ospatuko dugu Trapagaranen!!!
20:00etan Pintan elkartuko gara, bertan berbalagunon bideoa, bertsolariak, argazki lehiaketaren sari banaketa eta sudurgorriak kalejira musikatua!!!

ANIMATU!!!! 
PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!!!!
 

2013/10/13

Burdin jaia 2013

+
Urriaren 13an XIII. Burdinjaia ospatuko da. Egun honetan 10:30etatik 20:00etara hainbat jarduera dituen egitarau erakargarriaz disfrutatu ahal izango duzu. Jantzi ezazu meatzari-arropa eta gozatu Concha IIren inguruetan.


2013/10/08

Montañora euskaraz igo nahi dugu!


Herri-lasterketak, promoa from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT herri lasterketak ekimenaren barruan, hurrengo larunbatean Montañora igoko gara. 

Zergatik?
Abanton ere euskaraz bizi nahi dugulako!
Meatzaldean ere euskaraz bizi nahi dugulako!

Goizeko 11:00etan Trinitate Plazan geratuko gara, tontorrean argazkia aterako dugu banderolekin eta 13:30erako Haritzalde plazan egongo gara. Badakizue, urriaren 12an geuk ere euskaraz bizi nahi dugu.

Antolatzailea: Axola Euskara Elkartea

2013/10/02

Kilometroak'13: AHORA!

Urriaren 6an, igandean, KILOMETROAK 2013 Tolosan. Egun osoan zehar ekintzak, kontzertuak, ikuskizunak... AHORA! Mundura!