2009/03/06

"LOTTE" filmaren estreinaldia euskaraz

Europako txoko batean, itsaso handi baten ertzean, herri txiki bat dago. Bertako herritarrei aparailuak asmatzea gustatzen zaie eta urtero asmakizun berrien lehiaketa antolatzen dute. Asmatzaile famatuenetako bat Oskar da, Lotte txakur-eme indartsuaren aita. Bere lehiakide nagusia Adalbert untxia da, emazteak ere lehiaketan gogoz parte hartzen du. Hauentzat irabaztea oso garrantzitsua izango da. Untxi familia osoarentzat ohore handia izango litzateke. (75 min)
Filme hau asteburu honetan estreinatuko da EUSKARAZ honako zinematan:

BILBO: Yelmo Megaparken (Barakaldo), Larunbatean 15,45etan eta igandean 12,15etan eta 15,45etan.
GASTEIZ: Yelmo Gorbeia, Larunbata eta igandean 16,00etan eta 18,00etan.
DONOSTIA: Oscar La Bretxan, Larunbata eta igandean 16,00etan eta 18,00etan.

Informazio gehiago: Tinko Euskara Elkartea