AEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat; horretarako, aukera ezberdinak eskaintzen ditu
euskaltegi eta
barnetegietan. Ikastaroak
uztailean,
abuztuan edota
irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
Horren harira, Abanto Zierbenako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, 6 sari banatuko ditu 2009ko udan 15 eguneko ikastaroa doan egiteko euskal barnetegi batean.
Informazio gehiago nahi baduzu hurbil zaitez
Abanto Euskaltegira edota jarri
harremanetan haiekin (94 636 94 47)