2009/10/27

Udagoieneko Ostera'09

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak aurten 10 URTE betetzen ditu.


Hori dela eta, urteurrena gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Antzerkia, bakarrizketak, kontzertuak, aurre estreinaldiak… baduzu non aukeratu.
Udagoieneko Osterak zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da urriaren 30etik abenduaren 26ra bitartean: Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Areeta (Getxo), Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzin.

Udazkenero Udagoieneko Ostera hasten da, kulturaren presentzia anitzaren aldeko apustua. Zatoz gurekin kulturaz gozatzera!

Antolatzailea: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa