2012/10/19

Koldo Izagirre Las Karrerasen

Urriaren 30erako Meatzalde irakurzale klubak eta Axola euskara elkarteak Koldo Izagirreren hitzaldi bat antolatu dute. Hitzaldi honetan idazlea euskarak aurrera egiteko dauzkan arazoetaz arituko da, Autopsiarako Frogak liburuan egin zuen bezala.
Guztion intereseko gaia, beraz, esku artean duguna.

Ekitaldia Las Karreraseko Haritzalde aretoan 19:30ean izango da.

Antolatzaileak: Meatzaldeko Irakurzale Kluba eta Axola Euskara Elkartea.