2013/02/08

Kultur txangoa: otsailaren 16an

Otsailaren 16an Axolakideok kultur txangoa izango dugu. Gurekin etorri nahi al duzu? Plan ederra daukagu larunbaterako: 10:00etan aterako gara Abantotik, Soinuenea Oiartzungo musika museora joango gara eta 14:30ean Ipintza Sagardotegira joango gara (Astigarraga). Arratsaldean Zumaia herria bisitatuko dugu 20:30ean bueltarako prestatu arte. Prezioa: 27 euro.

Izena eman: axolaelkartea@hotmail.com edota 94 636 94 47.