2009/06/25

EHZ zuzenera!!


UZTAILAREN 3, 4 ta 5ean HELETAN (Baxe Nafarroa) Euskal Herria Zuzenean musika festibala ospatuko da. Eskualdetik gazte batzuk joango gara, eta zu? Norbaitek etorri nahi du? Abixatu eta elkarrekin joango gara!

Animatu!! Herrri bat zuzenean alternatiba eraikiz!

2009/06/14

Hamaika telebista formatu digitalean

Hamaika Euskaltel digitaleko 11. Kanalean sintoniza daiteke Bizkaian; Araba eta Gipuzkoan, 911ean.

Ekainaren 12an Euskaltelek eta Hamaika Telebistak hitzarmen bat sinatu zuten taldeko telebista digitalen seinalea EAE osora hedatzeko. Hitzarmen horren lehen onura gisa, Hamaika Bilbo Euskaltelen zuntz Optikoa duten etxe guztietara helduko da, formatu digitalean.

Abian da Hamaika Bilbo Telebista

Joan den otsailaren 9an hasi ziren froga sisteman emititzen, Bilbon. Bat eta Bat izeneko magazina da Hamaika Bilbo Telebistako lehen ekoizpena. Hasiera honetan euskarazko herri telebistek egindako saioak ere baliatuko ditugu programazioa osatzeko. Arratsaldeko 19:00 etatik 22:00 etara ikusi ahal izango da zuzenean.
Telebista berria LTD bidez ikus daiteke 23. kanalean Bilbo, Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakao biltzen dituen demarkazioan. Euskaltelen bidez ere ikus daiteke.

2009/06/04

San Antonio'09

TXOSNA EGITARAUA
Ekainak 5, ostirala:
-Txupinazo ostean kalejira eta TXOSNA IREKIERA
- Poteoa-20:00etan
- KONTZERTU HERRIKOIAK txosnetan, HORMIGA ATÓNITA + ...
- Ondoren DJ Luso


Ekainak 6, larunbata GAZTE EGUNA:
- 14:30etan HERRI BAZKARIA
- 17:30etan HERRI KIROLAK (Sokatira,txingak, zakuak, txokorrak...)
- Arratsaldean poteoa txosnetan.
- 22:00etan 'IRAGANAREN BEGIETATIK' dantza erakustaldia Dolores Ibarruri enparantzan.
- 23:30etan KONTZERTUA: AMORIR taldearen esku rock and roll bertsiñoak, barricada, doctor deseo, platero, kortatu...


Ekainak 12, ostirala:
- 19:00 TXORIZADA ta TALO TAILERRA txosnetan.
- Egunean zehar jokuak, poteoa, karaokea... Danetik eta danontzako, herriak herriarentzat egina.
- 22:00 DJ luso

Ekainak 13, larunbata (san antonio eguna):
- 12:00 TORTILLA TXAPELKETA txosnetan (13:30etan aurkeztuko behar dira).
- 14:00 Sari banaketa
- 18:00 JOKOAK, txapel jaurtiketa...
- 22:00 KARAOKEA

2009/06/02

Udako ikastaroak'09

AEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat; horretarako, aukera ezberdinak eskaintzen ditu euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
Horren harira, Abanto Zierbenako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, 6 sari banatuko ditu 2009ko udan 15 eguneko ikastaroa doan egiteko euskal barnetegi batean.
Informazio gehiago nahi baduzu hurbil zaitez Abanto Euskaltegira edota jarri harremanetan haiekin (94 636 94 47)

2009/05/28

Jaietan ere egidazu euskaraz!

Ostirala, maiatzak 2917:00 Apar Jaia. Las Carrerasko pilotalekuan, busti zaitez eta gozatu!
19:00-22:00 "Samasiku" txaranga alaitsua.
19:30 Primerako txokolatada Haritzalde plazan, Las Carrerasko Emakumeen Kultura Elkartearen eskutik.
23:30 "Los Palmeras" orkestrak dantza eragingo digu San Lorenzo auzoan.
23:30 "Gatibu" taldearen kontzertua, eta jarraian dantzaldia "Haitzama" taldearekin, Haritzalde plazan.

Larunbata, maiatzak 30
12:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea Pilotalekuaren inguruan.
12:00-14:00 Herrialdeko dantza-erakustaldia herriko hainbat auzoetan.
14:00 Geure nagusientzako luncha.
14:30 Paella-jana 3euroan.
18:00 III. Jaitsiera Txapelketa. Parte hartu eta sari on bat irabazi!
19:30 Txorizo eta odoloste-jana, Haritzalde plazan.
19:30 Sari-banaketa.
23:00 Piroteknia ikuskizuna Cabriolas y Diablitosekin.
24:00 "Nuevo Talisman Show" taldeak alaitutako dantzaldia.
Igandea, maiatzak 31
11:00 Kalejira
11:30 Haurrentzako maskara, turuta eta globoflexiako tailerrak.
12:00 Jaunartzeak eta dantza-alardea Enarak Dantza taldearekin.
13:00 Las Carrerasko Ogeita lau koru mistoaren kontzertua, elizan.
10:00-14:00 "Abanto Garaikurra" arku-tiroko VI. txapelketa.
11:00-19:00 Probatu zure punteria Putxetako arku-tiroko zelaietan!
18:00 Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen ikuskizuna.
19:30 Arkumea erreko da.
22:00 Jai amaierako txupinazoa.

2009/05/22

Las Carreras'ko jaiak

(lehenengo asteburua)
Ostirala, maiatzak 22
17:00 Apar Jai handia Las Carrerasko pilotalekuko zelaietan, txikienentzat.
19:00-22:00 "Eroetxe" taldearen txarangak alaituko ditu herriko kaleak.
19:30 Jaien hasieran txorizo eta odoloste-janaz gozatu ahalko duzu, Las Carrerasko Futbol 7 taldeak antolatuta.
20:00 Haritzalde plazan Otxote Muñatonesek, 50. urteurrena dela eta, pregoia irakurriko du. Jarraian, txupinazoa Haritzalde plazan.
Koadrilarik animatuenak 300€ jasoko ditu, eta arroparik edo mozorrorik originalena duen koadrilak beste 300€ jasoko ditu.
23:30 Kontzertua "Sexty Sexers" taldearen eskutik eta dantzaldia "Laiotz" taldearekin Haritzalde plazan, energia guztiak agortu arte.
23:30 Txitxarrillo dantzaldi alaia, "Dantza Alai" taldearekin, San Lorenzo auzoan.

Larunbata, maiatzak 23

11:00 Txistularien kalejira. Altxa gaitezen, beste jai egun bat datorkigu eta!

12:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea puzgarriekin (balea, txalupak, Sampa arraina, Oceanic-a, txalupa mugigarria). Hori guztia, Haritzalde plazan. Egun osoa izango duzu saltoka ibiltzeko!

16:30 VI.Tiragoma Txapelketa Haritzalde plazan, Enkarterri Tiragomas elkartearen eskutik.

18:00 Batuka dantzak aritzalde plazan. Metodo horrek gimnasiaren alderik onena, Brasilgo Capoeira, Txinako Kunf Fua, Kick Boxinga eta Tai Chia nahasten ditu, eta dantza ugari eta hainbat musika-estilo eskaintzen ditu.

19:00-22:00 Sugarri taldearekin arratsaldean oso ondo pasatuko dugu.

19:30 "La Loteria" antzezlana, Jesus Maria Garcia Cuestak egokitua. Antolatzailea: Las Carrerasko Emakumeen Kultura Elkartea, Askartza Isusi ikastetxeko gimnasioan.

24:00 "Esmeralda" orkestraren dantzaldia, Haritzalde plazan, gaueko ordu txikietara arte.

Igandea, maiatzak 24

10:00 Ingurumenaren aldeko V. Argazki Rallya, aurten kamera digitalak ere erabili ahal izango dira.

10:00 Sendabelarretan joateko irteera. Fernando Castro adituak lagunduta, udalerritik egingo dugun ibilbidean aurkituko ditugun sendabelarren ezaugarriak bereizten eta ezagutzen ikasiko dugu.

11:00 Kalejira, Muskizko Jarraitzen dugu txistu taldearekin, eguna behar bezala hasteko.

11:00-14:00 Plastikozko eskumuturrekoak, zeramika eta aire-errotak egiteko tailer dibertigarriak, haurrek ikasiz goza dezaten, Haritzalde plazan.


13:00 Herri Kirola, Haritzalde plazan.

18:00 Idi-probak; bertan, bi talde lehiatuko dira (bata, Meatzaldekoa eta, bestea, Sondikakoa). Haritzalde plazan.

19:00-21:00 Raspu taldearen emanaldia karaoke alaitsuarekin, Haritzalde plazan.

2009/05/18

Guztiok irabazle euskararen aldeko bizikleta-martxan!!

Berandu, baina agindu bezala, horra hor bizikleta-martxa egin genueneko familia-argazkia. ZORIONAK GUZTIOI!!! Izan ere, guztiok gara irabazle euskararen aldeko martxetan: ttipi-ttapa euskaraz!
GORA ABANTO EUSKALDUNA!!