ONGI ETORRI MEATZALDERA!!!!
Muskizera goizaldeko 2:33etan iritsiko zaigu Korrika eta pausoz pauso 3:18an Altamiran izango dugu. Las Karreras, Gallarta eta San Fuentes zeharkatu eta gero Ortuellan izango dugu 3:59an. Sei kilometro euskararen alde Trapagaranen 4:30etan iritsi arte. Goizeko 5ak inguruan agur esango diogu Portugaleterako bidean dagoen kuboan.
Urtez urte, herriz herri, oztopoz oztopo euskaraz bizi nahi dugunon herriaren alde: TIPI-TAPA, TIPI-TAPA!!!